Return to Egitaraua

Igandea, urriaren 7ko egitaraua

Alternatiba 2018

 

Igande goizean 10:00-13:00

Igande arratsaldean 14:00-17:00

Hitzaldiak euskaraz  (bat-bateko itzulpenekin 10:30-17:00)

Alternatiben Herria 9:00-17:00

Mitin alaia 17:30-18:30 eta kontzertua 18:30-22 :00

 

Igande goizean 10:00-13:00 

 

10:00-11:30, Fakultateko eta IUTko anfiteatroetan:

 

Fakultateko Anfi 400ean

Nola birtokiratu?

Nola geldi Tafta edo Ceta, etab. bezalako nazioarteko Merkataritza-askatasun arloko itunak? Zein estrategia eta tresna, ekonomiaren birtokiratzeko? Nola eman ahalak lurralde edo herri batzuei beren egiazko burujabetza lor dezaten eta horren bidez beren bizi baldintzen jabetza eskuratu eta egiazko trantsizio sozial eta ekologiko politikak gauzatu?

Clémentine Autain, kazetaria eta diputatua; Aurélie Trouvé, ATTAC-France-eko bozeramailea, agronomoa, konferentzia irakasle ekonomian; Dante Sanjurjo, gaur egun Europako lehen tokiko moneta solidario eta ekologikoa den Euskoaren sortzaileetarik.

 

Fakultateko Anfi 1-135ean

Ene lurraldearentzat ere plan on bat!

IPCC/GIECaren arabera aldaketa klimatikoa saihesteko aterabideen % 50/70 plantan ezar daiteke eskualde mailan. Klimaren eta Trantsizio sozial eta ekologikoarentzat beste politika batzuk posible dira Herriko Etxeen eta Herri elkargoen mailan. Mahai inguruaren animatzailea: Rebecca Wrangler, Alternatibarentzat Lurralde Alternatiben koordinatzailea

Martine Bisauta, Trantsizio Ekologiko eta Energetikoaren Lehendakari-Ordea Euskal Hirigune Elkargoan; Damien Carême,  2010ean Bioaniztasunaren frantses Hiri Nagusi izendatu  den Grande-Synthe-eko auzapea, bere lurralde osoko garraio kolektibo sarean urririkakotasuna plantan eman duen Dunkerque-eko Hirigune Elkargoan Eraldaketa Ekologiko eta Sozialaren Lehendakari-Ordea; Charlotte Izard, Réseau Action Climat-en, Klima eta .Lurraldeak sailaren arduraduna; Eric Piolle, 2005etik Tokiko Klima Plan bat duen eta Cit’ergie labela duen Grenoble hiriko auzapeza.

 

Fakultateko Anfi 2-135ean

Trantsizio energetikoa: nola aldatu eskalaz?

Nuklearretik eta energia fosiletarik ateratzen ote ahal gara laster? Posible ote da aldaketa klimatikoak uzten digun epean? Eta nola?

Patxi Bergara, I-ENEReko Lehendakaria, ENARGIAko Zuzendari Orokorra; Anne Bringault, Trantsizio Energetikoaren koordinatzailea Réseau Action Climat eta CLERen ; Thierry Salomon, energia arloko ingeniaria, NégaWatt-eko lehendakari ohia; Matthieu Orphelin, ikerketa eta prospektiba zuzendari ohia ADEMEen.

 

IUTko Anfi 150ean

Ekonomia Sozial eta Solidarioa, trantsizio ekologikoaren zerbitzuko?

Trantsizioaz ber-jabetzea: ekologia sozialetik landuz.  Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS), hazkundearen kultuaren antidotoa? Nola aldatu eskalaz ESSa?

Mireille Bruyère, ATTAC, Economistes Atterrés, «Lanaren produktibitate jasanezina»ren egilea; Benoit Hamon, Hezkuntza Ministro ohia,  Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Ministro Ordezkari ohia; Jacques Prades, ikerlaria, ESSean aditua, «Denak kooperatibetan»en autorea; Stéphane Montuzet, Hego-Akitaniako PTCEaren zuzendaria.

 

10:30-11:30, Fakultateko geletan:

 

125 ikasgela, lehen  estaian:

Garraioen kutsadura: zer ondorio gure osasunean?

Zenbakiak jasanezinak dira: Frantses Estatuan atmosfera kutsadurarengatik hiltzen diren 48 000 pertsonez eta bide-istripuetan zaurituez gain, gure mugikortasun praktikek ondorio azkarrak dituzte gure aktibitate fisikoetan eta gure etxeetako bizi-kalitatean. Lau adituk beren profesional arloko esperientzia ekarriko digute gai horri buruz.

Louis Cofflard,  Amis de la Terre-France-en abokatua ; Dominique Harriague, mediku erradiologoa, “Allons à Vélo, Allons à Pied” elkartearen lehendakari-kidea ; Anne Lassman-Trappier, airearen kalitatearen aditua, France nature environnement, Ingurumena-Osasuna sarearen eta Garraioak eta mugikortasun jasangarria sarearen buruzagitzetako kidea; Lorelei Limousin, Klima eta Garraioen arloko politiken arduraduna Réseau Action Climat sarean

 

129 ikasgela, lehen  estaian:

 

Gure hondakinak murriztea: larrialdi bat gure osagarriarentzat eta gure ingurumenarentzat

Jendarteen aktibitateek miliarka tona hondakin sortzen dituzte eta horiek gure ingurumena kaltetzen dute gure osasuna maltzurki hunkituz. Gure elikagaietan eta eguneroko objektuetan agertzen diren endokrino nahasleei buruzko argitasunak… Mahai inguruaren animatzailea: Benjamin Tyl

Aline Gubri, Ingurumen arloan aholkulari eta «Zero Plastiko/Zero Toxiko» liburuaren autorea; Amaia Lissalde, Bil ta Garbin, Hondakinen alorrean Prebentzioa eta Balio emate Misio Arduraduna; Jérémy Pichon, Ia Zero Zabor Familia; Nadia Rasamoely, naturopata.

 

131 ikasikasgela, lehen  estaian:

 

Laborantza, elikadura eta klima arloko trantsizio  gidoia

Zer laborantza mota, aldaketa klimatikoa geldi arazteko?  Zer laborantza mota aldaketa klimatikora egokitzeko? Laborantza eta elikadura, klima eta energia arloko problematiken muinean; Afterres gidoiaren eta Ipar Euskal Herrian hartuko duen Climagri formatuaren presentaketatik landa, hitzaldiak lurralde kolektibitateek eta aktore politikoek lurraldeetan trantsizioaren alde ukaiten ahal duten eragina azpimarratuko dute.

Iker Elosegi, EHLGko Koordinatzailea; Maite Gonzalez, Euskal Hirigune Elkargoan Misio Arduraduna; Philippe Pointereau,   Solagro-ko Agro-Ekologiako gunearen zuzendaria.

 

20 Ikasgela,  beherean:

Lurren Geopolitika: segurtasun eskasa eta potentziaren artean

Lurren pilatzeak munduan zehar berriz ezagutarazi du lurren eta  botereen  arteko lotura.  Ororen buruz, deus berririk. Zonbat konkista, gerla zibil eta autoritarismorako lerratzek dute lurra jatorrian? Zonbat gatazkak dute gaizki partekatua den lurraren usaina? Hitzaldi honek XXI. Mendeko mundu mailako ordenari buruzko argitasunak ekarriko ditu, horretarako baitezpadakoa den lurren arazoaren berrirakurketa geopolitiko bat proposatuz.

Pierre Blanc, Bordalen geopolitika erakaslea (CCFD Terre solidaire)

11:30-13:00, Fakultateko eta IUTko anfiteatroetan:

 

Fakultatean Anfi 400:

Elkartasuna eta justizia klimatikoa

Ekologia soziala, arriskupekoenen zerbitzuko den ekologia; orain eta hemen prekarietate energetikoa borrokatu, Hegoaldeko herriei zor zaien zor klimatikoa, etorkinei zor zaien harrera eta elkartasuna. Mahai inguruaren animatzailea: Marie Cosnay idazlea animatu mahai-ingurua.

Damien Carême, etorkinei harrera duina egitearen alorrean (errefuxiatuentzat lehen kanpamendu humanitarioaren abiarazle gisa) bai eta ekologia sozialean aitzindari den Grande-Synthe herriko auzapeza; Mariama Diallou, Alternatiba Dakar-en bozeramailea; Manuel Domergues, Abbé Pierre Fundazioaren Estudio zuzendaria, energia prekarietatearen alorrean berezitua; Cédric Herrou, Roya araneko laboraria, elkartasun delituaren sinbolo bilakatua.

 

Fakultateko Anfi 1-135ean :

Izurritea ETA kolera: nahasmendu klimatikoa, nuklearra, geo-ingeniaritza

Beroketa klimatikoa 1,5°Ctik behiti atxikitzeko zailtasunak azpimarratuko dituen IPCC/GIECen txostenaren argitaratzearen bezperan, batzuk paradaz baliatuko dira nuklearraren eta geo-ingeniaritzari dei egiteko, desafioa gainditzeko. Aterabide faltsu hauek egiazko alternatibak gelditzea edo mugatzea dakarte eta zinezko galderak eragiten  dituzte  segurtasun eta etika arloan, nahasmendu klimatikoagatik jadanik eraldatzen ari  den munduan.

Sophie Chapelle, Bastamag-en kazetaria ; Florent Compain, Amis de la Terre-France-eko Lehendakaria; Alix Mazounie, Greenpeace-en Energia kanpainen arduraduna; Charlotte Mijeon, Réseau Sortir du Nucléaire-eko bozeramailea.

 

Fakultateko Anfi 2-135ean:

Energia berriztagarriei buruzko uste arruntak

Energia nuklearraren eta energia fosilen alternatiba sinesgarriak ote dira energia berriztagarriak? Aldizka aritzearen, biltzearen, metal arraroen beharraren eta gostuen arazoek, ez ote diete eskala handian garatzea ezinezkoa bilakarazten? Haize-Erroten, eguzki panelen, etab. biderkatzea, zinez desiragarria dea? Zein baldintzatan?

Jean-Yves Grandidier, duela 20 urte haize-erroten eta eguzki-panelen garapenean ari den 180 langileko Valorem enpresako lehendakaria; Iban Lizarralde, I-ENER energia berriztagarriaren ekoizteko proiektuak sustatzen dituen herritar sozietateko eta ENARGIAko sortzaileetarik; Paul Neau, ingeniaria, Abies energia berriztagarrietako eta ingurumen alorreko ikerketa bulegoko sortzaile eta kudeatzailea, haize-erroten energiari buruzko erreferentzia giden egilea.

 

IUTko Anfi 150ean :

Nola finantzatu trantsizio ekologikoa?

Aurrezki solidarioa, energia fosilen arloan desinbertsio kanpaina, Finantza-Klima ituna eta klimaren aldeko 1000 miliarrak, finantza transakzioen gaineko zerga, fiskalitate ekologikoa, karbono taxa, kutsadura zerga, kilometroen araberako zerga, zerga ihesaren eta paradisu fiskalen kontrako borroka, trantsizioaren aldeko tokiko irabaziak,…  Trantsizio ekologikoaren finantzatzeko proposamenak biderkatzen ari dira. Zeintzuk izan daitezke defendatuak eta lehenetsiak, aliantza irabazleak ahalbidetzen baitituzte eta jadanik martxan direnak beste lurralde batzuetan ?

Peio Etcheverry-Ainchart, tokiko hautetsia, kutsadura zerga eta 2. etxebizitzen gaineko zerga gomendatzen duena; Nicolas Haeringer, 350.org-en desinbertsio kanpaina; Pierre Larrouturou, Finantza-Klima Itunaren bozeramailea Jean Jouzel-ekin; Aurélie Trouvé, agronomoa, ATTAC-France-eko bozeramailea, konferentzia irakasle ekonomian.

 

11:30-12:30,  Fakultateko geletan:

125 ikasgela lehen estaian:

Zer perspektiba biharko mugikortasunarentzat Ipar Euskal Herrian?

Mugikortasunari buruzko lege berria, trenbideko proiektuak, bizikletaren garapena… Bakarkako bidaientzat autoaren erabilpenaren arloan dependentzia handiena duen lurraldeen sailkapenean tristeki ongi kokatua den Ipar Euskal Herriko mugikortasunaren arloko eskaintzen etorkizuna irudikatzeko ez da aztarnarik eskas!  Aldaketa horren 4 eragilek egitasmo bat proposatuko dute .

Mathieu Bergé, Akitania-Berriko Eskualde kontseilaria, Euro-eskualdearen, portu eta aireportuen arduraduna; Peio Dufau, trenbide langilea, CGTko ordezkaria; Florence Lasserre-David, Pirinio Atlantikoetako 5. bozka-eremuko diputatua; Bruno Lhoste, 1986etik, eskala guzietan eragile publiko eta pribatuak garapen iraunkorrean estrategiatik gauzatzeraino aitzinatzen laguntzen dituen 200 lankideko Inddigo sozietatearen zuzendaria.

 

 

129 ikasgela lehen estaian:

11:00-12:30  Supermerkaatu/Janari saltegi kooperatibo eta parte hartzaileak: saltegi handiei alternatibak?
Proiektu kooperatibo eta parte-hartzaile berri batzuk elikaduraren hornitzearen alorrean hurbileko sareetan garatzen ari dira Estatu mailan bai eta Ipar Euskal Herrian, azken urte hauetan. Zinezko iraultza da banatzaileen munduan. Mahai inguruaren animatzailea: Franck Laharrague  OTSOKOPen sortzaileetarik eta IKPB-158 proiektuaren eramailea

Tom Boothe Pariseko La Louve, 6000 kide dituen supermerkatu parte-hartzaile eta kooperatibaren lehendakari eta sortzailea, Food Coop filmaren errealizadorea; Ixabel Cassan de Gorostarzu Les amis d’OTSOKOP elkartearen lehendakaria, gaur egun “Otsolab” janari denda parte hartzailea kudeatzen duena Ipar Baionan, 1000 m2-ko supermerkatu kooperatibo eta parte hartzaile baten idekitzeko xedearekin; Alain Poullot, tokiko hautetsia  (78), L’Epi Castelfortain, Chateaufort, bere herriko janari saltegi parte-hartzailearen sortzaileetarik, MONÉPI, 30 pasa janari saltegi parte-hartzaile dituen sustengu plataformaren sortzaileetarik bat.

 

131 ikasgela, lehen estaian:

Nola mobilizatu saldoan aldaketa klimatikoari buruz?

Aldaketa klimatikoak mehatxatzen ditu bizi baldintza humanoak lur planetan. Txarrena saihesteko, oraindanik masiboki ekin behar dugu. Alta, gaur egun, erabaki hartzaileen, hedabideen bai eta  jendearen egutegian ere, erronka hori ez da inondik ere lehentasuna. Ezin konponduzko ekuazio baten aurrean gara. Nola gaindi dezakegu kontraerran hori?

 

Michel Bourgain, «Auzapez berde bat  hiri inguruan» liburuaren gaia izan den Seine-Sain-Denis-ko 85 naziotasun ditue L’Île-Saint-Denis-ko auzapez ohia; Eric Piolle, Grenoble-eko auzapeza, Trantsizioan diren hirien bi urteroko topaketa; Julien Rivoire, Milioi bat enplegu klimatiko txostenaren autoreetarik, FSUn sindikalista

 

20 ikasgela, beherean:

Deseraikuntza, Birziklatzea eta Berrerabiltzea etxegintzan

Eraikuntzaren sektoreak 37 milioi tona hondakin sortzen ditu urtero eta haietarik % 80 zaharberritzetik eta deseraikuntzatik heldu dira. Etxegintzaren ingurumen arloko aztarna murrizteko baldintza, lehen-gaien eta hondakinen kudeaketa hobea da. Desafio hau, ekonomikoki eta sozialki onuragarria da, baina handia da. Alabaina, gure ohituren aldatzea galdegiten baitu, deseraikitzen hastea, ez barreiatzen edo lurrera botatzen segitzea, deseraikuntza egin ondoren materiala birziklatzen edo berrerabiltzen ikastea…

Jean-Jacques Etcheberry, Zaharberritze enpresa baten kudeatzailea; Rafaël Fourquemin, Arkitektoa ; Tony Offira, Larresoroko EKIA birziklategia.

 

25 ikasgela, beherean:

Zertan dira Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeak  trantsizioaren alorrean?

Ezohiko esperientzia: 2013-2014an, Bizi!k Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeetako hauteskundeetarat presentatzen ziren zerrendei proposatu zien Klima-Energia Trantsizioareko Itun bat. Itun horrek engaiatzen zituen izenpetzaileak hainbat arlotan trantsizio ekintzak gauzatzera. Hauteskundeetarik landa, jendartearen %75 bizi da Ituna izenpetu duen auzapez batek kudeatzen duen Herriko Etxe batean.  Hitza Hitz batzordeak engaiamendu horien gauzatzearen herritar jarraipena egiten du.  Jarraitua izan den metodoaren aurkezpena eta engaiamendu horiei buruz pundua egiten duen 2018ko Hitza Hitz txostenaren aurkezpena.

Cécile Lamarque, Bizi!-ko kidea, Hitza HItz Batzordekoa; Anthony Lubrano, Bizi!-ko kidea, Hitza HItz Batzordekoa

 

27 ikasgela, beherean:

Ekonomia zirkularra eta Berrerabiltzea

Ekonomia zirkularra eta berrerabiltzea: nola kontsidera daitezke hondakin batzuk lehen gai gisa, eta nola sor ditzakete enpleguak ? Ikas dezagun nola laguntzen ahal ditugun bertutez beteriko zirkuito batzuk 4 lekukotasunen bidez

Mathieu Desbenoit, Relais 64en garapenaren arduraduna; Claire Dutrillaux, Recycl’arte-ren sortzailea; Lionel Lefèvre, Hangar du Sport-eko arduraduna; Marianne Rittaud, Marketing zuzendaria  Circouleur-en.

 

Igande arratsaldean 14:00-17:00

 

14:00-15:30 Fakultateko eta IUTko anfiteatroetan

Fakultateko Anfi 400an:

Kapitalismoari eta bere munduari alternatibak

Patrick Piro, Politis astekariko kazetariak animaturiko mahai-ingurua

Urririkakotasuna, kapitalismoaren kontra (ura, garraio publikoak, etxebizitza soziala, kultura eta ehorzketa-zerbitzuak, eskola jatetxeak, etab.) Paul Ariesekin, saiakeragilea eta apalkuntzaren pentsalaria; Nolaz diren komunalak eta munizipalismoa, bide bat, beren artean lotuak dauden tokiko lurralde berezien eskalan, mundu arruntak, zehatzak, jasangarriak, eta errebeldeak konpontzeko eta berriz asmatzeko, duten dimentsio natural eta historikoa barne hartuz aldi berean.  Geneviève Azam, ekonomista, ATTACeko Kontseilu Zientifikoko kidea; Lurralde burujabe, solidario eta jasangarri baten proiektu zehatza: Burujabe David Lannes, Bizi!,  Euskal Herria Burujabe lantaldea.

 

 

FakultateKO Anfi 1-135Ean:

Gure lurraldeen birmoldatze ekologikoa: nola?

Gure lurraldeak prestatzea datozen munduetarako eta krisietarako, ekologia, pobreenen zerbitzuko ezarriz; krisitik ateratzea trantsizio ekologiko eta sozialaren bidez, baserri munduko lurralde eta trantsizioaren bidez; nola eraiki oinarritik, gailurrak errefustazen diguna eta ondorioz ber gailur horrengain eragina ukan. Mahai-inguruaren animatzailea : Marie-Noëlle Bertrand, Humanité egunkarian kazetaria

Jean-François Caron,  Loos-en-Gohelle-eko auzapeza, Pas-de-Calaisko mehatze-herri ohia, energia positibodun lurraldea, ADEMEek «Herri jasangarri bati buruzko aldaketen eramaile eredugarri nazioanal» gisa izendatua CD2Eren lehendakaria,; Maxime Combes, ekonomialaria, ATTAC, «Atera gaiten fosilen arotik! Trantsizioaren aldeko Manifestua!»; Charles-Adrien Louis,  B&L évolution garapen iraunkorraren arloko ikerketa bulegokoa, «Baserri lurraldeek ere badute beren zeregina trantsizio energetikoan: kausitua den urrats baten giltzak»

 

Fakultateko Anfi 2-135ean:

Justizian errekurtsoak klima eta ozeanoaren alde: garaipenak posible dira!

Administrazio auzitegiak EuropaCity proiektua errezebitu behar zuen ZACa sortzearen ezeztatzea, Marsellan, lohi gorrien aurkakoen Administrazio auzitegiko behin behineko garaipena,  Europako justizia auzitegiak onartzea  «eskubide humanoen bortxaketaren» eta «aldaketa klimatikoaren aurrean geldirik egotea»gatik Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren kontra 10 familiak egin errekurtsoa… Klima eta bioaniztasunaren defentsarako borrokan, zuzenbidea ez da gutiestekoa.  Elkarte eta herritarrek zuzenbidea baliatu behar dute!

Sophie Bussière, abokatua, Notre affaire à tousOlivier Dubuquoy, geografoa,  Nation Océan mugimenduaren eta Ozeanoaren eta klimaren babesteko ZEA elkartearen sortzailea; Bernard Loup, Triangle de Gonesse (EuropaCity) kolektiboaren Lehendakaria ; Marie Toussaint, legelaria, “Notre affaire à tous”-aren sortzaile eta presidentea.

 

14:00-14:45 Fakultateko geletan:

25 ikasgela, beherean:

Errealitatearekin berriz konektatu eta bakoitzak bere lurraldea  irudikatu:

Globalizazioak galarazi digu bizitzeko behar dugunaren konzientzia. Etortzekoak diren nahasmenduei aurre egiteko, garaia da gure bizi-eremuak eta bizi-bideek bat egin dezaten; aitzin ikustea zein diren askatzen duten loturak, eta zeinek gaituzten kateatzen, lurraldearen defentsan,  aliatuak eta aurkakoak.

Anthony Lubrano, Bizi!ko kidea, Hitza Hitza Lan Taldea

 

14:30-15:30, Fakultateko geletan:

125 ikasgela, lehen estaian:

Elektronikak ingurumenean eta sozialean duen eragina

Ordengailua, mugikorra, telebista… Ekoizpen horien gibelean gordetzen dira metal gero eta arraroagoak, lan-baldintza ezin txarragoak, eta gero eta gehiago erostera bultzatzen gaituen marken logika ekonomikoa.  Benjamin Tylek animatuko duen tailer honek aurkeztuko du gure elekronika produktuen gibelean zer den eta zein diren alternatibak.

Alma Dufour, Amis de la Terre-en Ekoizpen eta kontsumo moldeei buruzko kanpainaren arduraduna; Adrien Montagut, Commown sortzailea; Laetitia Vasseur,  HOP/Zaharkitze Programatuari Geldi-ren Lehendakaria eta sortzaileetarikoa.

 

 

129 ikasgela, lehen estaian :

Euskal Herria amankomunean: komunalak trantsizio ekologikoan

Komunalak, merkatuarekiko alternatiba sinesgarri bat ote dira? Ingurumenaren aldaketetara egokitzeko testuinguruan zein harreman posible da komunalen eta  politika publikoen artean? Karl Polyani-tik Elinor Ostrom-era, baliabide naturalen beste hurbilpen bat komunalen gobernantzaz. Komunalen martxan ezartzea, ideatik praktikara. Etxalde-ren aurkezpena: etxebizitza batzuk atxikiz Ondasun Amankomun gisa, eta trantsizio ekologikoa gauzatzen da.

Isabelle Bagdassarian, doktoretzan bere ikerketek «ekintza kolektiboen garatzeari lotuak zaizkien lurraldeen gobernantza berrriez» gaia jorratzen dute eta bereziki komunalak; Benoît Bryon,  Communs-Komunalen garatzailea; Beñat Etchebest, Etxalde elkartearen lehendakaria: 2007an sortu Lur amankomun ondasuna; Xabi Larralde, ekonomialaria

 

131 ikasgela, lehen estaian:

NégaWatt, Frantziarentzat trantsizio energetikorako gidoi bat

Energia nuklearretik eta fosiletik ateratzea posible da. NégaWatt gidoiak erakusten du egutegi xehe eta argumentatu batekin; enplegu sortzaile den urraspide batean, neurritasuna, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrietan oinarrituz.

Christian Couturier NégaWatt elkarteko lehendakaria Thierry Salomon energia arloan ingeniaria, NégaWatt elkarteko bozeramailea

 

20 ikasgela, beherean:

Kooperatibismoa eta mugen teoria

Ekonomia sortu da irudipen batetik. Horren arabera, posible eta desiragarri litzateke humanitatea engaiatzea munduaren menperatze arrazional baten bilaketan, garapen mugagabean. Alta, kapitalismoaren hastapenetik, beste irupimen bat ere sortu da, ideal demokratikoan oinarriturik: kooperatiben mugimenduaren sortzea ekarri du. Mugimendu horrek ekonomiako erreferentzia nagusi batzuk galdezkatzen ditu  (garapena, produktibismoa), demokrazia, auto-mugatzetik sortzen den instituzio bat dela kontuan hartuz. Ondorioz, kooperatibismoak bere burua mugen teoria gisa dauka; mugak: ustiapenean, kontsumismoan, produktibismoaren kulturan, ekoizpen unitateen handitasunean, soldaten arteko diferentzian, etab..

(Toulouse 2ko Ekonomia Sozial Berriko Master-arekin elkarlanean)

Mireille Bruyère, Ekonomialaria, Toulouse 2ko Ekonomia Sozial Berriko Masterraren arduraduna; Jacques Prades, Ekonomialaria, Toulouse 2ko Ekonomia Sozial Berriko Masterraren sortzailea;

 

27 ikasgela, beherean:

OZEANOA, IA ASFIXIATUA : ZER ATERABIDE?

Dr Sylvie Peres-Pierron, medikuntzan doktorea, CADE (Ipar Euskal Herriko eta Hego Landesetako Inguramen Defentsarako Elkarten Kolektiboa)ko kidea

 

14:45-15:30 Fakultateko geletan:

25 ikasgela, beherean:

Gai den Klima Plan bat

Zer eginkizun ukan dezakete harritarrek Klima Planen xedeak goratzeko? Klima, lurralde proiektuen muniean ezartzea: nola sortu sinergiak, sozial, ingurumen eta ekonomia arloko erronken artean?” Charlotte Izard, Réseau Action Climat-en Klima eta Lurraldeak arloaren arduraduna; Rebecca Wangler, Alternatibaren Lurralde Alternatibak proiektuaren kordinatzaile-kidea

 

15:30-17:00 Fakultateko eta IUTko anfiteatroetan:

 

Fakultateko Anfi 400ean:

Erresistentziatik alternatibara, lurraldeak trantsizioaren oinarriak dira:

Tokiko mailatik trantsizioaren aldeko masa mobilizazioa eraiki; nola borrokek lurraldeak politizatzen dituzten, nola lurraldeek borrokak politizatzen dituzten ; Larzacetik Rojavara, nola pasatu inposatu nahi diguten munduari erresistentzia egitetik, nahi dugun munduaren eraikuntzara.

Julien Milanesi, «Behargabeko proiektu handi eta inposatuei iharduki »ren egilea; José Bové, laboraria, militante altermundialista, europarlamentaria; Corinne Morel Darleux, militante ekosozialista, «Carnet du Rojava»ren egilea Ballast  aldizkarian.

 

Fakultateko Anfi1 -135ean:

Emmaus Lescar Pau Herrixka: alternatiba iraunkorra:

Herrixkako 4 kide eta labur-metraia bat herrixkaren alde guzien aurkezteko (eko-eraikuntza, elikadura auto-askitasunaren bilatzea, hondakinen ekonomia, hezkuntza herrikoia, elkartasuna, etab.), duen historia, dituen erronkak, duen etorkizuna

Stéphanie Courtois, Claudine Gillot, Félicien Porro, Germain  Sarhy

 

Fakultateko Anfi 2-135ean:

Posible dea 10 miliar pertsona elikatzea klima nahasi gabe?

Gaur egungo hazkurri sistemak ez du ahalbidetzen laborarien biziraupena, ez eta kontsumitzaileen osasuna ere, animaleen ongizatea, bioaniztasuna, lur eta uren kalitatea, klimaren egonkortasuna. Aterabideak ezagunak dira, baina nola  hasi trantsizioa gaur egungo egoeratik?  Nola lortu laborantza eredu aldaketa eta elikadura eredu aldaketa uztartzea ? Nola birkonektatu laborantza eta tokiko galdea? Nola sinplifikatu ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko katea, gaur egungo ikaragarriko xahutzea (gure herrietan ekoizten denaren herena) ttipituz? Nola uztartu praktika aldaketak eta sistema aldaketa? Hots, nola jan hobeki, gure osasuna, ingurumena, klima, laborarien enplegu eta irabaziak babestuz?

Arnaud Daguin sukaldaria «bazter nahaslea» eta France Inter-en kronikalaria; Bruno Lhoste, «La Grande (sur-)Bouffe, Hazkurri xahutzearekin bukatzeko»ren egilea; Francis Poineau, artzaina, EHLGren lehendakari-kidea; Philippe Pointereau, Solagro-ko agro-ekologia saileko zuzendaria.

 

IUTan Anfi 150ean:

 

Ekofeminismoa, jendarte jasangarri baten aldeko estrategia?

Ekofeminismoa ezagutu edo nola engaiatzen diren zehazki emazteak, jakinez ukan duten dominatu egoerak eman dizkien eginkizunek, biziaren zaintza, arta eta heziketak, orain beren baitan dakartela pertsona guzientzako eta beste bizidunentzako etorkizun aukera bat. Mundu justu eta jasangarri bateruntz joateko proposamen ekofeministak.

Geneviève Azam, ekonomilaria, ATTAC, «Agertzen den mudua, dena aldatzen ahal duten alternatibak»en egilekidea; Yayo Herrero, laborantza ingeniaria, antropologoa, militante eta ikerlari eko-feminista

 

15:30-16:30, Fakultateko geletan:

125 ikasgela, lehen  estaian:

Herriko Etxeak eta Trantsizio energetikoa

600 eta 6000 biztanle arteko herrietan esperientzia bereziki anbiziotsu eta arrakastatsuak trantsizio energetikoaren arloan.

Jean-François Caron, 6568 biztanle dituen Loos-en-Gohelle-eko auzapeza, Pas-de-Calaisko mehatze-herri ohia, energia positibo lurraldea, ADEMEek «Herri jasangarri bati buruzko aldaketen eramaile eredugarri nazioanal» gisa izendatua, CD2Eren lehendakaria; Michel Maya, Tramayeseko auzapeza, % 100ean energia berriztagrriak (1000 biztanle); Patrick Sabin, Escource (679 biztanle), Energia Positiboko lurraldea, Cœur Haute Landes-eko Herri Elkargoko lehendakari ordea.

 

129 Ikasgela, lehen  estaian:

Bestela komunikatu ekologiari buruz

Bizi garen ingurumen arloko testuinguru kezkagarrian, hedabide batzuk mezu baikorra hedatzea hautatzen dute, hautatuz ere usu toinu humoristiko bat, gehiengoaren sentsibilizatzeko. Caroline Malczuk animatu mahai-ingurua  

Professeur Feuillage, Youtubelaria ; Lorène Lavocat,  Reporterre ekologiaren egunkaria ; Anne-Sophie Novel, kazetaria, film-dokumental egilea, « Hedabideak, mundua eta ni»; Maely Vezir, Kaizen-en kazetaria

 

131 ikasgela, lehen  estaian:

 

1000 Miliar Klimarentzat

1 000 miliar bankuentza? Edo langabeziaren kontra eta klimaren alde? Nola finantzatu klima aldaketaren kontrako borroka? Nola onartarazi Europa mailako Finantza-Klima Itun bat 2020 aitzin?

Pierre Larrouturou, ingeniari agronomoa, Jean Jouzel klimatologoarekin, Finantza-Klima Itunaren bozeramailea da, eta Anne Hessel eta Jean Jouzelekin «Planeta, Klima, iratzar zaitezte!» idatzi dute.

 

20 ikasgela, beherean:

Garraioen kutsadura: salbamena, teknologiaren bidez ala emekitzetik?

Europako Batzordeak estimatu du Estatu frantsesean atmosferaren kutsaduraren ondorioz 48 000 hil badirela. Ezagutza hori kontuan hartuz, berrikuntzetan sartzearen tentazioa handia da horren bidez inpaktu ttipiagoa duten garraio moldeen garatzeko. Baina aski izanen ote da ? Ez ote litzateke ikusi behar gure joan-etorrien maiztasun eta neurria?

Laurent Castaignède, erronbodun markarentzat auto ingeniari ohia, gai horren plaza publikoan ezarlea bere liburuari esker «Airvore edo garraioen alde iluna», Ecosociété argitaletxean argitaratua 2018an

 

27 ikasgela, beherean:

Elikadura: 3000 litro ur pertsonaka egunero

Jatorrian eragin dezagun. Informazio zientifikoak zabal ditzagun jakiteko nola eragin. Zer aterabide sinple eta hobendun sentiarazten ez duena antolatzea, planetarekin eta gure osagarriarekiko dugun harremana aldatzeko? Zer da «flexitarianoa» izaitea?

Renaud Hermen, Water Family du Flocon à la Vague-eko zuzendarikidea

Hitzaldiak euskaraz (bat-bateko itzulpenekin) :

127 ikasgela lehen estaian:

 

10:30 – 11:45  Euskal Herria Burujabe: gure bizi-baldintzak berreskuratuz

Zer da lurralde baten egiazko burujabetza elikagai, energia, ekonomia eta sozial arloetan? Trantsizio sozial-ekologikoak, behartuak edo nahitara antolatuak, herritar guzien bizian eta jendartearen arlo guzietan sekulako ondorioak ukanen ditu.  Biziaren kudeaketa bio-eskualdeen eskalan eginen da, burujabeago, jasangarriago eta solidarioagoak izanen diren komunitateak sortzea indartuz.

Joseba Azkarraga, soziologoa, Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea, Trantsizio eko-sozialean aditua; Nikolas Goñi, Bizi!, Euskal Herria Burujabe Lan Taldea; Amaia Muñoa, ELA langileen Sindikatuko Idazkari Nagusiordea

 

11:45-13:00 Euskal Herria amankomunean: komunalak trantsizio ekologikoan

Komunalek osatzen ote dute merkatuarekiko alternatiba sinesgarri bat? Zein dira komunalen eta politika publikoen artean posible liratekeen harremanak aldaketa ekologiko eta sozialeetara egokitzeko testuinguru batean.

Xabi Larralde, ekonomialaria; Beñat Etchebest, Etxalde elkarteko lehendakaria: 2007an sortu Lur amankomun ontasuna; Itziar Madina, Euskal Ikastetean Doktorea,   «Estatu gabeko komunitateak Euskal Mendian», Bea Martxueta Pérez,  abokatua, LAB langileen Sindikatuko Politika Sozialeko Idazkaria.

 

13:00 / 13:30 Gure jantzien gibelean: tokiko ekoizpen bat posible ote?

Maialen Zamponi, Orratzetik Hari kolektiboko jostuna; Jon Curutchet, Skunfunken hornitze eta garapen iraunkorraren arduraduna; Tailerraren animazioa : Iban Lizarralde

 

14:00-15:00 Birtokiratzea, Iparraldea laborategi:

Gertagaitz eta motelegia litzatekeen Estatuaren eboluzioa igurikatu gabe, Euskal Herriko biztanleek eraikitzen dituzte, duela aspaldi jada, alternatiba edo iniziatiba batzuk, beren beharrentzat hemen eta orain aterabide batzuk plantan ezartzen dituztenak. Azken urte hauetan, hainbat iniziatiba indartsu agertu dira birtokiratzearen arloan bai eta trantsizio sozial eta ekologikoaren arloan ere (Tokiko Moneta, Laborantza herrikoi eta iraunkorra, Energia berriztagarriak,…). Ipar Euskal Herria, birtokiratzearen laborategi? Mahai-inguruaren animatzailea: Ixabel Cassan, Otsokopen lehendakaria

Xebax Christy, Euskoa, Europako lehen tokiko moneta kudeatzen duen Euskal Moneta elkarteko Lehendakaria; Maryse Cachenaut, laboraria, Euskal Herriko Laborantza Ganbara; Bixente Uhalde, I-ENERen proiektu garatzailea.

 

15:30-17:00 Euskal Herri burujabe, jasangarri eta solidarioa eraikitzeko alternatibak:

Kapitalak konzentratzen ditu erabakiguneak jendarteak hitzik emaiteko paradarik ez duen guneetan. Ondorioz, behartuak gara borrokak eta alternatibak indartzera tokiko mailan.  Gaur egungo testuinguruak gomitatzen gaitu, eta bereziki Euskal Herrian, alternatiba erradikal eta pragmatikoen potentzial estrategikoaren ikertzerat. Lurraldeen burujabetza pasatzen da neurri ttipi eta ertainetako komunitateen indartzeaz, egitura ttipi eta auto-kudeatuen sortzeaz, haien auto-askitasunaren (energia, elikadura, etab. alorretan) hobekuntzaz. Euskal Herriarentzat bezala, Trantsizio Ekologiko eta Sozialak bide-orri bat eskaintzen du lurralde guzientzat.

 

Xabi Anza, ELA langileen Sindikatuko Formakuntza arduraduna; Amaia OLEAGA, Talaios kooperatibako, Olatukoopeko eta Koop57ko Batzorde teknikoko kidea, Proiektu ekonomiko eraldatzaileen formakuntzan, aholkularitzan eta bideragarritasun azterketetan aktibo; Txomin Poveda, Euskal Herrian herritar alternatibei buruz soziologian doktoradutza lan bat eramaiten ari dena.

 

 

Foroa

10:00 – 17:00

Foro irekia / Topaketak!

Nolako berrikuntzak trantsizio ekologikorako?

 

Trantsizio ekologikoa aitzinarazteko, ideia bat baduzu?

Zatoz partekatzera!

 

ADEMEekin partaidetzan, Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak harrera gune bat proposatzen dizu bertan zure ideiaren aurkezpena egiteko eta ikusteko ideiatik proiektura nola pasatu. Permanentziak 10:00etarik 17:00ak arte. :

 

Trantsizio ekologikoa aitzinarazteko, ideia bat baduzu?

Zatoz partekatzera!

 

Euskal Herriko Garapen Kontseiluko taldeak  harrera eginen dizu, zure ideien entzuteko, horien egingarritasuna ikertzeko, eta informazio praktikoen eskaintzeko…

 

Etorri trantsizioaren beste herritar batzuk topatzera, Euskal Herriko tokiko  iniziatiben mapa interaktiboa deskubritzera, kafe baten inguruan… !

 

Gunea: Errobiko Campusa,  23 ikasgela (Tour de Saut aparkaleku aldetik sartzea)

Ordutegia: 10:00-17:00

 

 

Trantsizio ekologiko eta energetikoaren aldeko proiektuen eramaileen laguntzeko, Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak badu Akitania Berriko ADEMEen sustengua.

Haizebegi Festibalaren karietara den hitzaldia:

11:00 – 13:00

Euskal Erakustokian, Marengo karrikan, Soinu hitzaldi: “Audio naturalismoa: mehatxatua den naturaren entzuteko bidaia” Fernand Deroussen, audio-naturalistarekin

 

 

Alternatiben Herrixka 9:00-17:00

9:00 Alternatiben Herrixkaren irekitzea

 

Alternatiben Herrixka, hau guzia da: erakusmahai eta erakusketak, tailerrak, demostrazio eta esperimentazio zehatzak, desafio engaiamenduak, kontzertuak, karrikako musika ibiltariak, abesbatzak, bertsolariak, hitzaldi antzeztuak, karrikako antzerkia, ekintza zehatzak, haurren xokoa, laborantza herrikoiaren merkatua, bizikleten azoka, bazkari herrikoiak karrika eta plazetan, etab. 

 

Mitin alaia 17:30-18:30 Paul Bert Plazako eszenatoki handian:

 

ESPERANTZAREN ETA EKINTZAREN GARAIA

«Arriskua handituz doan gunean, salbatzen duena ere handituz doa»

 

GenevIève Azam, Michel Berhocoirigoin, Mariama Diallo, Cédric Herrourekin

Klima eta Trantsizioari buruzko Desafio Engaiamenduen Bilana

Europa Gotorlekuaren biktima diren migranteei omenaldia

Jasminekin dantzak, Mali Karmarekin Hip Hopa eta Aire Ahizpekin kantuak

«Esperantzaren eta ekintzaren garaia» manifestua

 

 

19:00 KONTZERTUA URRIRIK Paul Bert Plazako eszenatoki handian

DANAKIL eta ZEZENAREN TALDEArekin

 

22:00 Bestak jarraitzen du Zezerekin (electro-folk)

24:00  Afterra Magnéton (Mousserolesen) : DJ Clam y Diarekin

 

TAILERREN ETA LEKUKOTASUNEN PROGRAMA ETORTZEKOA