Asteartean, ekainaren 26an, 18:30etarik 20:30 arte
Manu Robles-Arangiz fundazioa,
20 Cordeliers karrika Baiona
(Kasu, Alternatiba bilkurak tenorez hasten eta bukatzen dira!)
Jendarteari deia!
Alternatiba herria berriz heldu da Baionara, urriaren 6 eta 7an,eta oraidanik borondate oneko guzien laguntza behar dugu!
Alternatiba herriaren «Birtokiratzea» esparruaren antolaketan parte hartu nahi duzu?
Irudikatu nahi zenuke zer-nolakoa litzateken gure lurraldea birtokiratze politika anbiziotsu bati esker?
Gustatuko litzaizuke manera bat asmatzea, Alternatiban parte hartuko dutenak birtokiratze desmartxak indartzerat anima daitezen?
Euskal-Herrian birtokiratze proposamen orokor bat ko-eraiki nahi zenuke?
Orduan zatozte gurekin! Denak elgarrekin, badugu zer egin!
Alternatiba, aldaketa klimatikoari eta krisi sozial, energetiko eta ekologikoari arlo indibidual, kolektiboko edo lurralde eta sistema mailako alternatiben herria da.
Baionan, urriaren 6 eta 7an iraganen da. Gure Alternatiben herria elkarren artean antolatzeko, oraidanik 24 gaikako batzorde plantan emaiten dira (Laborantza, Energia berriztagarriak, Elkartasuna eta partekatzea, Ekofeminismoa, Neurritasuna, Birtokiratzea, Berrerabiltzea, Lurraldetako ekimenak, Garraioak-Mugikortasuna) bai eta ere hainbat zeharkako batzorde (Logistika, Aterpeak, Apainketa, Apairuak, etab.).