Alternatiba 2018: Bilkura Publikoa «Zero-Zabor, Ber-erabiltzea, Konponketa, Birziklatzea» – Astelehenean, ekainaren 18an, 19:00etan


​ 

Gomita

Bannière Alternatiba 2018

Bilkura publikoa, elkarrekin ezagutzeko eta eraikitzeko

Alternatiba 2018ko  

«Zero-Zabor, Ber-erabiltzea, Konponketa, Birziklatzea» eremua

Astelehenean, ekainaren 18an, 19:00etarik 20:30 arte

Manu Robles-Arangiz Fundazioan

20 Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian

(Kasu, Alternatiba bilkurak tenorean ttanko hasten eta bukatzen dira!)

Jendarteari deia!

Alternatiba herria berriz heldu da Baionara, urriaren 6 eta 7an,
eta oraidanik borondate oneko guzien laguntza behar dugu!

Zero-Zabor, Ber-erabiltzea, Konponketa, Birziklatzea eremuaren antolaketan parte hartu nahi duzu?

Zaborren kudeaketaren politika handi nahi batekin gure lurraldeak zer itxura lukeen nahi zinuke irudikatu?

Nahi zinukete asmatu Alternatiban parte hartuko duten herritarrak nola animatu zaborren ttipitzeko desmartxen indartzen edo bizi-undarrean diren objektuei balore-bizi berri bat emaiten?

Nahi zinukete molde kolektibo-parte hartzailean proposamen orokor baten eraikuntzan aritu Euskal Herria zero zabor eta zero xahutze arloan mugiltzeko?

Beraz, etor gurekin!

 

​ 

 

Alternatiba, aldaketa klimatikoari eta krisi sozial, energetiko eta ekologikoari arlo indibidualeko, kolektiboko edo lurralde eta sistema mailako alternatiben herria da.

 

Baionan, urriaren 6 eta 7an  iraganen da.  Gure Alternatiben herria elkarren artean antolatzeko, oraidanik 24 gaikako batzorde plantan emaiten dira (Laborantza, Energia berriztagarriak, Elkartasuna eta partekatzea, Ekofeminismoa, Neurritasuna, Birtokiratzea, Berrerabiltzea, Lurraldetako ekimenak, Garraioak-Mugikortasuna) bai eta ere hainbat zeharkako batzorde (Logistika, Aterpeak, Apainketa, Apairuak, etab.).

 

        Hara zer aurkitzen ahalko dugun (adibide gisa) gure eremuan, erakus mahai, tailer, hitzaldi, mahai inguru, proiekzio, etab. moduan :  plastikozko zakuei bidez egiten ahal diren gauza ezberdinen tailerrak, zero zabor etxeko drogeria tailerra : etxean egiteko  higiene eta menaiu produktuak, erreparatze tailerrak (joste, txirrindula, etab.), eredugarriak diren udaletxe batzuren iniziatibak (zero zabor familien desafio antolaketa, ondarkin organikoen ttipitzeko oiloen banatzea, etab.) Plomb kemon go iniziatibaren aurkezpena,…

 

Hara hemen, astelehenean, ekainaren 18an, 19:00etarik  20:30 arte jarraituko dugun aipagaien zerrenda laburra :

 

– Bilkuran parte hartzen dutenen aurkezpen laburra

– Alternatiba & Alternatiba Itzuliaren aurkezpena, bai eta gure eremuarena

– Gure eremuko alternatiba eramaileen zerrendaren lantzea

– Zero-Zabor, Ber-erabilpen,  Konponketa eta Birziklatze eremuko talde eramailearen ibilmoldea

 

Ezin baduzue bilkuran parte hartu, bainan nahi bduzue hala ere bilkura bilduma errezebitu, erantzun emailez !

Galderentzat, Justine : roux.justine.a@gmail.com