Alternatiba: 20 000 euro 2015eko urtarrilaren 1a aintzin!

Alternatiba(*)-k 2015eko udan klimaren alde eramanen dituen 5 000 kilometroen antolatzeko 61 000 euro behar ditu. Horren helburua hamar milaka eta ehun milaka jende mobilizatzea da:

-aldaketa klimatikoa saihesten duten alternatiben eta trantsizio sozial eta ekologikoa zehazki ahalbidetzen duten iniziatiben aintzinean emaiteko.

-larrialdi klimatikoaren aintzinean erabaki hartzaile haundiek duten arduragabeko geldirik egoiteari «stop» erraiteko.

Diru zamaren %20a jada bildua izan da finantzaketa parte hartzaile eta herrikoia den crowdfunding-arekin: https://alternatiba.eu/crowdfunding

Salomé dessin 500 km AlternatibaHelburutzat finkatzen dugu 2015eko urtarrilaren 1a aintzin 20 000 euroen gainditzea!

Lagundu gaitzazue pario horren irabazten:

-zuek ere parte hartuz: zuen emaitzaren %66a 2014 urtearentzat ordaindu beharko dituzuen zergetarik kentzen ahal da baldin eta emaitza 2014eko abenduaren 31a (barne) arte egina bada.

-mezu hau zabalduz zuen inguruko ahal bezain bat ezaguner.

Aintzinetik milesker haundi bat! Bakoitzak bere «kolibri»-aren ekarpena egiten ahal du nahasmendu klimatikoaren kontrako borrokan!

(*) Alternatiba, gaur egun, milaka bolondres laguntzailek antolatzen dituzten aldaketa klimatikoaren saihesteko 60 pasa alternatiben herrixkek osatzen dute https://alternatiba.eu/

+ Alternatiba Itzuliari buruz xehetasun gehiago hemen: https://alternatiba.eu/tour2015/

Gure aldi!