AHTaren aurkako manifestaldi haundia, Urriaren 27an, Larunbatarekin

arratsaldeko 3etan, Lauga gelaren aintzinean, Baionan

Emeki Luke vs Speed Vinci, la BD qui déraille!

Komikia haunditu

Manifestaldi hortarat joaiteko, ezin bazirezte tren edo autobusez etorri,

auto-parteka  ezazue, ondoko loturan zuen izena emanez:

http://www.wigowiz.com/carte.php?m=Cpc1568

Irakur ezazue lasai ere, Bizi!ren 10 militantek idatzitako gutun idekia :

La LGV contre le climat

” Gaur egun nagusia den ekoizpen, kontsumo, lurralde antolaketa, garraio, ekonomia destokiratu, laborantza intentsibo, etab. ereduaren jarraipenak, atzerabiderik gabeko hein baten gainditzerat eramaiten ahal gaitu. Hots 2050 urtetik beretik, gaur sortu diren haurrek 40 urte ez dituztelarik ukanen ere, klima uzkailketaren hasterat.

Beroketa efektuzko gasen isurketa mailan (gaur egungo klima makurtze eta uzkailketaren iturri diren isurketa horien mailan) AHTak omen abantailak baditu. Akitanian AHTaren alde direnek, beren hautuaren justifikatzeko, usu AHT bide berriak hainbat isurketa baztertuko lituzkela diote hegazkin eta autoekin konparatuz.” Segida irakurtzeko