Astelehen honetan, martxoaren 20an, Donibane Garazin, Biziko 12 ekintzailek Euroeuskaldearen Biltzar Nagusiaarentzat Donibane Garazin elkarretaratu diren Alain Rousset, Iñigo Urkullu, eta Maria Chivite etorrera oztopatu dute. Militanteen aburuz, bilkura hau XXen egitea zinezko probokazioa da, Ipar Euskal Herriko gizarte zibilak eta Euskal Elkargoak behin eta berriz adierazi baitute hautetsi hauek sutsuki defendatzen duten AHT GPSO proiektuaren kontrako jarrera. Jada 500 hautetsik baino gehiagok diren bideen modernizatzeko Irungo deia sinatu dutelarik, elkarteak proiektu ero hori bertan behera uztea eta Ipar Euskal Herriko biztanleen borondatea errespetatzea galdatzen du.
Astelehen honetan, martxoaren 20an, Bizi! elkarteko 12 ekintzaile hurbildu dira Alain Rousset, Iñigo Urkullu eta Maria Chivite biltzen zituen Euroeuskaldearen Biltzar Nagusira eta lema, hitz hartze, eta sirena batekin trabatu dute. “Urkullu, Rousset : Ipar Euskal Herriak AHTari Ez!” edo “Amalurra defenda dezagun!” mezuak zituzten banderolak hedatuz, militanteek errepikatu dute izariz kanpoko kostu ekonomiko, ekologiko eta sozialak dituen proiektu eztabaidatuaren kontrakotasuna
Bordele-Akize ATH linearen eraikuntza 2038tik goiti atzeratzea gomendatzen duen Azpiegituren Orientaziorako Kontseiluaren (COI) azken txostena, hainbat iturriren arabera Borne-en gobernuak segi dezakeena, plazaratu zenetik, AHTaren aldekoek Alain Rousset eta Iñigo Urkulluk bezala, kezkak badituzte, eta ahal duten guzia saiatzen ari dira beren proiektua xutik atxikitzeko, oposizioaren kontra.
Emma Tosini-k, Biziko bozeramaileak, probokazio hori salatzen du: “Honera, Donibane Garazira, Basenabarreko. hiriburura, biltzar nagusi honen antolatzera etortzea, jadanik proiektu honen kontra agertu diren eta orain arteko bideak berritzearekin alternatiba sinesgarriagoa proposatu duten biztanleak eta lurralde honetako hautetsiak zirikatzea da. Biltzar nagusi hau antolatzera hona etortzea, Frantses Estatuan hasi berri den krisi demokratikoaren testuinguruan, jendartea ukatzea da eta arduragabekeria da!”.
Bizi! elkarteak erabaki hartzaile handi horien tema argi uzten du, Biziko bozeramaileak erraiten duen bezala “AHT GPSO bezalako proiektu absurdo hau behargabekoa, antiekologikoa, ekonomikoki eta sozialki arriskutsua delarik Ipar Euskal Herriari inposatu nahi diote. Tokiko biztanleek lan egiten duten herrian aloitzea gero eta zailagoa den testuinguru batean, abiadura handiko linea baten garapenak egungo zailtasunak bakarrik handituko lituzke molde ikaragarrian».
IPCCren 6. txostenaren laburpena plazaratzen den egunean berean, Bizik zientzialarien ildotik, gure esku diren klimaren erronkari buru egiteko aterabide zehatzak eta eraginkorrak plantan eman behar direla azpimarratzen du, hala nola diren lineak berritzea eta lurraldeko tokiko garraio sarea indartzea, eta ez AHTak bezala dudazko eraginkortasuna duten aterabide faltsuak.
Herrian aloitzeko eta bizitzeko eskubidearen alde, eta eskubide hori arriskuan ezartzen duten proiektu guzien kontra, Bizik Apirilaren 1ean, larunbatarekin iraganen den etxebizitzaren aldeko manifestaldi handian parte hartzeko deia egiten du. Hitzordua 15:00etan emana da Baionako suprefetura aitzinean!