Iparraldeko klima egonaldia berriz eginen dugu uztailaren 19ko astelehenetik 25eko igandea arte!
Agenda irek ezazue!
Klima egonaldiak formakuntza garaiak dira, klima eta arlo sozialeko urgentziaren aitzinean mobilizazioak zalutzeko helburua dutenak. Ipar Euskal Herrian antolatzen dugun Klima egonaldi berri honen helburua da klimaren aldeko mugimenduak antolatuko dituen ekimen indartsuen prestatzea. Etxetik hurbil formatzeko parada izanen da, ekologiaren eta klimaren sailetan jokoan dena aztertzeko xedearekin, komunikazio teknika berriak eta bortizkeriarik gabeko ekintza moduak ikasiz, estrategia berriak gogoetatuz… hots, parada izanen da eramanen ditugun borroketan indar harremana gure alde indartzeko tresnak gureganatzeko eta alternatibak garatzeko, azken hauek egun batez norma berriak izan daitezen!
2021eko Klima Egonaldia memento azkarra eta ahantzezina izanen da. Une lasai batzuen karietara topa egiteko parada ukanen dugu, proiektu eramaileen arteko edo nor bere herrialdeko aktibisten arteko harremanak azkartzeko, baita nor beretzat denbora hartzeko ere. Jokoak, film proiekzioak, Egonaldiko ostatuan gaualdiak, kontzertuak, hauek dira gure egonaldia osatuko duten jarduerak, hau guzia lagun arte giroan.
Klima egonaldiaren bidez, forma gaitezen erronka klimatikoa altxatzeko!
Gu gira klima aldaketaren ondorio lazgarriak geldiarazteko joka dezakegunak oraino. Denek batean dugu apustua altxatuko. Deliberamendu handiz, urte osoan, lurralde guzietan, borrokak eramaten ditugu eta egungo sistemaren aldatzea (eta ez klimaren aldatzea) ahalbidetzen duten alternatibak eraikitzen ditugu.
Iparraldeko Klima Egonaldiak zure beharra du!
Astea antolatzen lagundu nahi duzu? Eman izena hemen: https://forms.gle/VAjGwsnjRzR5WqGi7
Iparraldeko Klima Egonaldia aterbetzeko leku baten bila gabiltza uztailaren 19tik 25era (astelehenetik igandera)!
Aste horretan gure aterbetzeko leku bat ezagutzen baduzu, otoi gurekin harremanetan sartu: info@bizimugi.eu
Gure irizpide egokienak:
- uztailaren 19tik (astelehena) 25era (igandea) 4-7 egun
- ura eta elektrizitatea
- ahalaz bilkura/formakuntza gelak (bestenaz lursail bat gure aterpeak eta karpak finkatzeko), garbigela eta komunak (bestenaz eraikiko ditugu) eta sukaldea (bestenaz kanpoan muntatuko dugu)
- kanpatzaileak errezibitzeko ahalak
- leku pribatua edo publikoa.
Aitzinetik milesker!