Joseba Azkarraga trantsizioan berezitua den euskal soziologoak, ausardia eta argitasun haundiarekin burujabetzaren kontzeptua berrikusten du. Aberri Egunaren aste buru honetan, baitezpada irakurtzekoa den elkarrizketa bat: www.enbata.info/articles/buru-jabetza-barnatuz-krisia-gainditu
Joseba Azkarragak, ber gaiari buruz hitzaldi bat emanen du, larunbatean, apirilaren 26an, arratseko 17:00etan, Ainiza-Monjolosen, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitzan. Bilkura publiko hori antolatua da Bizi!, EHLG eta Manu Robles-Arangiz Fundazioaren bidez. Sartzea urririk da, xehetasun gehiago
05 59 25 65 52 edo
info@bizimugi.eu helbidean.
Beherean, haren elkarrizketaren zonbait pasarte:
“Baliabide material eta energetikoak gutxiagora doaz, eta hondakinak gora (tartean berotze globala eragiten ari diren isurketak), (…).Eta, paradoxikoa bada ere, makinak ez du inongo seinalerik ematen geldituko denik, ezta abiadura mantsotuko duenik ere. “Aurreranzko ihesa” hautatu da aterabide gisa eta horrek ondorio ikaragarriak izango ditu seguruenera. Hautu horrekin, kolapsoa ez da urrutiko probabilitatea, gertakari segurua da. Nahiko garbi dago aldaketa erraldoiak ditugula zain. ”
(…)
“Kontrakzioa ezaugarri nagusi izango duen etorkizunari ganoraz aurre egiteko, garrantzitsua izango da komunitate txiki eta ertainen ahalduntzea, gizarte antolatuan jauzi kualitatibo eta kuantitatiboak ematea, egitura txikiagoak eta auto-antolatuak sortzea, hobetzea auto-hornikuntza tasak bai energian nola elikaduran. Lurraldeek burujabetzan aurrera egitea, hitz batean. Hortik ikusita burujabetzaren gaineko gogoeta kokatzen da oso plano ukigarrian. (…) Edukiz betetzen da, funtsean garapen-ereduaren galdera behingoz ekarriz debate politikoaren muinera. Eta protestaren, akusazioaren edo erresistentziaren logikatik eraikuntzaren logikara eramaten gaitu. Burujabetza norabide guztietan indar berarekin aldarrikatzean datza kontua, baita elikagaietan eta energian ere, eta horretarako estrukturak eta estrategiak sortzen gaur bertan has gaitezke. Hasiak gara.(…)”