Bizi !

SAR HITZA – Begirale ekologikoen 3. kazeta!

Herriko Etxeen eta Elkargoaren agintaldiak urte bat pasa iragan duelarik, Biziko Begiraleek joan den azaroan argitaratu dute Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 1. txostena: Herri Elkargoak eta Herriko Etxeen gehiengo handiak ez dute hasi heldu diren aldaketa edo nahasmenduei egokitua den habitat bideragarri edo bizigarria bermatzeko beharrezkoa den metamorfosia. Segituak diren 56 Herriko Etxeetan (Euskal Elkargoko biztanleriaren %87 ordezkatzen dute), Herriko Etxeen gehiengo zabala (40) 0. fasean da, geldirik egotearen fasean. Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren engaiamenduetarik harago -ez da  errespetatua izaiteko bidean, alta 46 herrik izenpetu dute- ez da arraro ere herriko etxeek legezko minimoak ere ez errespetatzea (bizikletentzat antolaketak, elikagai-biologikoen inportantzia, menu begetarianoak, laborantzako lurren zaintzea, etab.). Herritarren mobilizazio handiagoak hautetsiak behar den heineko politikak azkenean egitera bultzatu behar ditu.

“Merezimendu” gehien duten  Herriko Etxeei egin zaien Métam’Or Trofeoaren emaite ekitalditik landa  metamorfosi ekologikoko puntuazio apalena lortu duten eta larrialdi ekologikoaren aitzinean burua gehienik hondarrean sartu duten 3 herri Urrezko Ostruka izendatuak izan dira, beren erreakzioarekin ukapen jarrera berretsi dutelarik. Ez dira ohartzen  beren geldirik egotearen, ez bada metamorfosiaren kontra daramatzaten neurrien, eta klimaren erronkak galdegiten dituen  ekintza mailen artean den tarteaz. Hori, agintaldiaren jarraipenarentzat ez da lasaigarria.

Isilik gelditu diren eta herritarrei Herriko Etxearen ekintzaren berri ematea ez dela beharrezkoa ikusten dutenen artean, 3 hilabeteko berantarekin Urrezko Karparen irabazlea den Biarritzeko herria azken finean bere isiltasunetik atera da.  Hitza Hitz batzordeak begi onez ikusten du iratzartze hori eta deitoratzen du Angeluk eta Bokalek isilik segitzea eta biztanleei beren ekintza-mailari buruzko informazio partekatua ez emaitea. Begiraleen eskaera anitzen aitzinean erantzunik ez ukaiteak demokraziaren ikuskera oso bitxia erakusten du.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: