Errepresioa ez da konponbidea!

Frantses Estatuko diputatu biltzarrean lege bat onartu berri dute. Lege horrek segurtasun indarrei defentsa legitimoaren presuntzioa ematen die, eta frogaren zama biktimei ezartzen die, orain arte indarrean zenaren kontrara. Zuzenbide Estatuaren kontrako erasoa da.

Gobernuak gero eta gehiago zapaltzen ditu manifestaldiak, hilgarriak diren edo ezindura iraunkorra eragin dezaketen armak erabiliz. Gogora dezagun Sainte-Solineko mugimendu ekologisten kontrako bortizkeria bulta, edota hiri inguruetako oldartze herrikoien kontra errepikatzen den errepresioa.

Eskuinak proposatua, eskuin muturrak babestua, neurria Macronen aldeko diputatuek ere bozkatu dute, beren ihesaldi autoritarioa are gehiago sakonduz.

Zuzenbide Estatuak herritar guzien segurtasuna bermatzea ere erran nahi du. Demokrazia gehiago, justizia gehiago eta gardentasun handiagoa behar ditugu. Ez zigorgabetasun gehiago, ezta arbitrariotasun gehiago ere.

Hori ezinbesteko baldintza da jendarte bidezkoago eta jasangarriagoa eraikitzeko, baita jendarte-aldarrikapenen inguruko eztabaida demokratikoa bermatzeko ere.

Legea Senatura heldu aitzin, jadanik 500.000 izenpetze baino gehiago bildu dituen petizionea izenpetzera gomitatzen zaituztegu: https://petitions.assemblee-nationale.fr/initiatives/i-6334