Apirilaren 13an, astelehenarekin: Hitza Hitz 2026-2032 abiatzeko gaualdia

Elikadura ekoizteko lurrak babestu, tokiko laborantza herrikoi, biologiko eta dibertsifikatuaren faboretan.
Garraio publiko praktikoagoak eta egokiagoak garatu denentzat, oinezkoak, bizikletariak eta garraio publikoak lehenetsiz.
Tokikoa, herritarra eta berriztagarria den energia ekoiztu burujabetza energetikorantz aitzinatzeko…
Hauek dira hautetsi bilakatuko direnek plantan ematen ahalko dituzten 19 neurrietako batzu. Gure esku da azken hauen segitzera eta bultzatzera ahal bezain laster.


Apirilaren 13an, astelehenarekin: Hitza Hitz 2026-2032 abiatzeko gaualdia!

Egitarauan:
– 18:30-19:00 etorri-berriak diren laguntzaileei harrera.
– 19:00 herriko bozen eta kanpainaren bilana.
– Kargualdiko lehen urtearentzat Biziren programaren aurkezpena eta horri buruz gogoeta.
– apeitifa, egina izan den lana ospatzeko.

Hitzordua, Cordeliers-en karrikako 20an, Baionan

Beraz, animatzen?