2013az geroztik Baionako ZUP handian kokatua, Artotekafé elkarte kafe-jatetxea da. Ber maneran, bizitoki partekatua da bertako bizilagunekin, elkarteekin eta gizarte, hezkuntza eta kultura eragileekin.
Ekologioa eta elkartasuna uztartzen dituen alternatiba da.
Gaur egun, gune hau arriskuan dago. ARTOTEKAFE desagertu daiteke ondoko asteetan ez badu baliabide berririk atzematen.
Jokoan dena: 2026an elkarte kafe-jatetxearen jarduera atxikitzea, bizilagunak eta ekintza kolektiboak dituzten dinamikak sustengatzen segitzea, eta epe luzean dinamika horrren eraikitzeko parada segurtatzea.
Finantzaketa parte-hartzailea martxan eman da. Bizik bere ekarpena egin du eta ahal duten kide eta laguntzaile guziei beren ekarpena egiteko gomita luzatzen die:
https://www.helloasso.com/associations/artotekafe/collectes/czh
Milesker haientzat!













