Martxoaren 19tik 29ra, Korrikak, euskararen aldeko lasterketa solidario handiak, Euskal Herri osoa zeharkatuko du. 10 egun eta 10 gauez, 2.175 kilometro egingo ditu eta 460 herritan pasatuko da; horietatik 27 Zuberoan, Baxe-Nafarroan eta Lapurdin. Oraindanik atxik zuen egutegian martxoaren 24a, asteartea, 21:15ean, Maubec karrikan (1479. kilometroan, Maubec autobus-geldilekuaren ondoan), Bizi! eta Diakite-rekin korrika egiteko, helduendako euskararen irakaskuntzaren alde!
Korrika, Euskal Herri osoa zeharkatzen duen euskararen aldeko errelebo-lasterketa da, AEK-k antolatzen duena, bi urtetarik behin 1980tik geroz. 10 egun irauten ditu. Ibilbideak guti gorabehera 2.200 kilometro ditu eta edizio bakoitzean aldatzen da. Korrika ez da gelditzen, gauez ere ez. Hasieratik bukaerara, lekukoa eskuz esku pasatzen da, herriz herri. Kilometro bakoitza egitura (elkarte, enpresa, erakunde publiko…) batek erosten eta egiten du. Ez da abiadura-lasterketa bat, eta guti entrenaturiko pertsonek ere parte har dezakete. Ibilbide osoan zehar, bestak, kontzertuak eta beste animazio batzu antolatzen dira zeharkatuak diren herri eta hirietan.
Barnean euskararen alde den mezua duen lekukoa, 3.436 aldiz pasatuko da eskuz esku ibilbide osoan zehar.
Aplikazio berezi batek lasterketa zuzenean jarraitzeko aukera emanen du.
24. edizio hau ahalik eta parte-hartzaileena izan dadin nahi da; beraz, korrika egin metro batzuk, kilometro batzuk, edo etorri besterik gabe parte-hartzaileak animatzera!
Bizi araz dezagun euskara elkarrekin: hitzordua finkatua Korrikaren ibilbidean!
BIZIk betidanik Korrika sostengatu du km bat erosiz eta lasterkatuz:
- Korrika ekimen herrikoia, irekia eta inklusiboa baita.
- Kultura eta hizkuntza aniztasuna biodibertsitatearen antzekoak dira: defendatu behar diren altxor hauskorrak.
- Euskarak kohesioa, partekatzea, elkartasuna, autoantolaketa gaitasuna sortzen baitu, eta ondorioz, erresilientzia eta alternatibarako baliabideak.
Non: Maubec karrikako Maubec autobus-geldilekuan.
Logistika ahal bezain untsa antolatzeko (Biziren kamisetak, pankarta, etab.), ez duda eta oraindanik baieztatu zuen presentzia hemen klik eginez:
https://forms.gle/BkfyWA75kGmBSoTS8
Azkenik, Bizin euskara biziarazten duen eta Bizi! euskararen bidez indartzen duen “Euskaraz Bizin!” lantaldeak ekitaldi honen harira honako hauek proposatzen ditu:
- Gazte euskaldunak ezagutzen dituzten Biziko militanteak animatzea honako galdetegi honen esteka “Larrialdi Klimatikoa eta Justizia Sozialaren erronka zertan dira euskal gazterian?” ” https://forms.gle/c2bkJiZF7LWCjoDq9 gazteei hel araztea!
- Euskal Herria Burujabe ekimenean aurkeztu Errigora dinamikaren kanpaina berrian parte hartzea (elikadura burujabetzaren alde, euskararen biziberritzearen alde eta Nafarroa Hegoaldeko auzolanaren alde, zazpi probintzien arteko elkartasunaren bidez).
Egin zuen eskaerak martxoaren 18a aitzin hemen:
https://www.errigora.eus



















