Aurtengo berezitasuna? Patxokin antolatuak izango diren Baionako azken bestak, uda bukaeran desegina izanen baita… berpizteko 2027an. Aitzaki on bat aurten bestak ez huts egiteko!! Sorpresak aitzin-ikusiak dira:
Egitarauan:
Goizero afixa-kolaketak antolatzen dira martxan diren kanpainei eta datozen ekitaldiei buruz ahal bezain ongi komunikatzeko!
Patxokin segurtatzen diren jatekoak (Arroltze ta Xingar eguerditan, eta Taloak arratsetan) kalitatezko eta tokiko produktuekin egiten dira, prezio apalean gozatzeko maneran!
Hori guzia segurtatzeko, oraindanik ahal bezainbat laguntzaile bilatzen ari gira, bada gustu guzientzat! Izena emateko molde ezberdinak: bakarrik, taldean, lagunekin, familiarekin…
Izena emateko, hemen klika