Maiatzaren 17an, larunbatarekin, Bitzar Nagusian bilduriko kideek elkartearen hamaseigarren urtemugaren bilana egin dute, eta joan den urteko txosten finantzario eta morala onartu.
Biltzar nagusia, eztabaida estrategikoaren prozesuaren bukaera izan da. Azken urtean zehar egin lan sakon honek Biziko talde eta kide guziak mobilizatu ditu! Azken 4 urteen bilana egiteko, egungo testuinguru politikoa aztertzeko eta lehentasunak definitzeko.
Biltzar Nagusia ondoko 4 urteetarako gidatuko gaituen bide-orri berria bozkatuz bukatu da. Azken hau, datozen egunetan argitaratuko da. Bide orria zuei aurkezteko presan gira.
Zuk ere, eman Biziri independentzia osoarekin ekiteko baliabideak, Bizikide bilakatuz!


