Biziren Biltzar Nagusi estrategikoa, 2025eko maiatzaren 17an.Testuak eta informazioak

2025ko Biziren Biltzar Nagusi estrategikoa, maiatzaren 17an iraganen da, larunbatarekin, 10:00etatik 18:30era, Baionako Zizpa Gaztetxean, Lesseps kaiako 7. 9:30etatik goiti etortzera gomitatzen zaituztegu bozkatzeko txartelak eta Biltzar Nagusia untsa iragaiteko baliagarriak diren dokumentuak eskuratzeko.

 Eguerditan, bazkari partekatua aitzin ikusia da, ondorioz, gomitatuak zirezte partekatzeko gisan den plater baten ekartzera. Biltzar Nagusia lagun giroko aperitifa batekin bukatuko da 18:30ean. 

Milesker ahal bezain laster zuen izena emateaz. Biltzar Nagusia osoki segitzeko edo bertako atal batean parte hartzeko bakarrik izena emateko parada bada. Bakoitzak bere denbora librearen edo gogoko gaien araberan parte hartzen ahal du. 

Biltzar Nagusi Estrategiko honek berebiziko garrantzia izanen du: azken urteetako bilana egiteko, gure aurreikuspenak ebaluatzeko eta elkarrekin datozen 4 urteetarako bide-orria definitzeko azken etapa da. Biltzar Nagusiak 2024ko maiatzetik geoz gure elkartean garatu den eztabaida eta hausnarketa ziklo luze bati bukaera emanen dio.

Prozesu honetan parte hartzea bereziki aberatsa izan da. Biziko kideen tokiko bilkura franko Iparralde osoan iragan dira Biltzar Nagusiko eztabaidarako aurkezturiko testua oinarri gisa hartuz, eta emendakin franko gehitu direlarik. Eskerrak deneri zuen parte hartzeaz eta zuen ekarpenengatik.