50 pertsona inguru azken 60 urteetan Ipar Euskal Herrian izan diren borroka ekologistak berriz bizitzeko, Bizirekin
-
Filed under Harrera
-
13 March 2023
-
2 mins to read
Mahai ingurua, 6 hamarkaden aurkezpen orokorrarekin eta irabazle izan diren mobilizazioetan parte hartu duten militanteen lekukotasunarekin iragan da. Hizlariek oroitarazi digute borrokak, hala nola 2 X 2 bidearen eta hazi transgenikoen kontrakoak, edo beste batzuk, ez direla sekula betirako irabaziak. Horregatik, nola irabazi dugun gogoratzea garrantzitsua da!
Bagira dinamikaren barnean, , lurraldeko eragileei galdegina izan zaie lekukotasun baten ekartzerat.Lurraldeko eragile gisa, Bizik hitzaldi horren bidez, Iparraldeko azken 60 urteetako mugimendu eta mobilizazioen aurkezpen orokorra ezagutaraz du eta 4 borroka eta garaipen enblematikotan parte hartu duten militanteen lekukotasun laburrak plazaratu ditu: mobilizazioaren erronkak, ezaugarriak, lorpenak, eta mobilizazioaren antolakuntzaren zein ezaugarrik garaipena ahalbidetu duen argi utziz.

Ellande Duny-Pétré-ren aurkezpen orokorra eta gero, 4 militanteren lekukotasunak iragan dira:

- “LEIA elkartea 2x2ren kontra” – Daniel Oltzomendi
- “Alerta JAO kolektiboa” – Maite Goienetxe
- “Stop Mines EH” – Martine Bouchet
- “Rame pour ta planète Surf Park-aren kontra” – François Verdet
