23. Bizikutzu – 2019ko maiatza

Gauzak ez dira aldatu behar soilik, orain aldatu behar dira.” Naomi Klein

Editoriala

Maiatzaren lehena 1889an ospatu zen lehen aldiko, Haymarket Square-eko sarraskiaren gogoratzeko eta 1919tik besta eguna bilakatu zen Frantzian.

Urtero, justizia soziala etengabeko borroka gisa ikusten duten pertsonak bateratzen ditu, aurten Baionan, desfile koloretsu eta bateratu baten kari.

2009an Bizi! sortu zen, gaur egun justizia klimatikoa eta soziala ber borroka bezala ikusten dutenak bateratzen ditu. Ekainaren 14tik 16ra, hamargarren urtemuga behar bezala ospatuko dugu. Datek, urtebetetzeek oroitarazten digute mundu korapilatsu honetan borrokak garatzen direla eta bat egiten dutela, mugimendu dinamiko, bizi eta irudimen handikoa sortuz.

2019an, hori dena gogoratzen dugu. Alta 2019 urtea Miarritzen iraganen den G7aren urtea da ere. Egitura zaharkitu horrek, mundu zahar baten sinbolo denak, teoria zaharren zalea, aldaketekiko hermetikoa, diskurtso hutsak baizik ez ditu sortuko.

G7a 1975ean sortu zen. Ezta urtemugarik ere. Honen besta beharbada?

Iban. 44 urte Baiona

«Hemengo bizitza politikoan Bizi-ko militanteen presentzia emendatzea pentsatu behar genuke, gure ideiak Herriko Etxeen edo Elkargoaren erabakiguneetan aitzinarazteko.»

2009an, Hervé Kempf-en mintzaldi baten ondotik, Laborantza Ganbararen borrokaren kari ezagututako pertsonekin, mugimendu ekologiko eta sozial baten eraikitzearen aldeko deialdiari erantzun nion…horra nola Bizi!ren talde sortzailean sartu nintzen. 2009 eta 2016 arteetan oso aktiboa izan nintzen, batez ere autoaren alternatibak lantzen zituen taldean eta ondotik Trantsizioa – Hitza Hitz taldean. Gaur egun, lana, familia eta engaiamendu militanteen artean aurkitu behar den orekarekin, guttiagotan izaten naiz hor.

Alternatibari esker Bizi!k berotze globalaren borroka ezagutarazi du Euskal Herrian eta kanpoan, eta horretaz oso arro naiz. Ekintza bakoitzarekin, bortizkeriarik gabeko mugimendu kolektiboaren indarra erakusten dugu. Nire bizi profesionalean eta beste engaiamendu militanteetan erabiltzen dudan antolaketa-zorroztasun bat ikasi dut Bizi!n. Belaunaldien arteko gurutzaketa gustatzen zait eta ekintza militante maila desberdinetan lan egitea aberastasun bat dela uste dut: funtsezko gogoetak, ekintzak, hautetsiekiko presioa… Denontzat lekua bada! Gaurko egunean, hemengo bizitza politikoan Bizi-ko militanteen presentzia emendatzea pentsatu behar genuke, gure ideiak Herriko Etxeen edo Elkargoaren erabakiguneetan aitzinarazteko

Kanpoko berri: Baionako Konpon Txoko Repair Café-ren estreinaldia

Joan den martxoaren 23an, Konpon Txoko Repair Café (KTRC) estreinatu da. Txoko hau iniziatiba berria da Baionan, Biziko militante batek eta beste pertsona batzuek sortua. Konpon Txoko beste herrialdeetako Repair Café edo Kafe Konponketa iniziatiben gisakoa da. Herritarren artean ongi pasatzeko eta harremanak sortzeko leku bat, non helburua gauzen berriz baliatzeko eta konpontzeko bideak ezagutaraztea baita, tresnak, materialak eta gaitasunak partekatuz. Beraz, kontzeptu horrek trantsizio ekologikoan parte hartzen du, hondakinen kopurua mugatuz, konpontzeari, berriz erabiltzeari eta birziklatzeari esker. Proiektuaren diruztatzeko, antolatzaileek zenbait diru iturri erregular gogoetatu dituzte: gauza eta zerbitzu batzuk alokatzea edo formakuntzak plantan ezartzea. Barneko egituraketaren eta antolaketaren aldetik, proiektuaren sustatzaileek talde-zuzendaritza hautatu dute, demokrazia eta horizontaltasun gehiago ukaiteko; hots, erabaki handiak lehendakari-kide batzuek elkarrekin hartzen dituzte.

Konpon Txokoren estreinaldia, 2019ko martxoaren 23an

Publikoaren errezibitzeko posibilitatea eskaintzen duen egoitza falta baita, Konpon Txoko ibiltari bat egitea hautatu da. Baiona Ttipiko Patxa plazan muntatzen da, martxoaren 23az geroz. Baina lagunarteko momentu baten pasatzeko parada ere izan dadin, tea, kafea eta alkoholik gabeko beste edari batzuk ere proposatzen dira. Bai urtesariak, bai konponketak prezio librean dira. Jakinean atxikia izateko, harremanetan sar zaitez Konpontxokorekin: 06.98.96.01.85 edo internetez: ktrc.contact@gmail.com.

Bizi!n bisita gidatua: Ekintza taldea: bortizkeriarik gabeko ekintza Biziren ADNan da!

Ekintza taldea, adituek osatzen duten taldea da, ekintzen antolatzeko, hain zuzen. Ekintza pentsatua da kanpaina baten, partaideekiko eztabaida-lan baten eta egoeraren azterketa argi baten bururapen gisa. Ekintzak Euskal Herriko, Frantziako eta nazioarteko aktualitatean bermatzen dira, aktualitate horri egokituz, beste mugimendu batzuekin harremanetan (Alternatiba, ANV-COP21, Greenpeace, Les Amis de la Terre…) eta Bizi!ren balore ekologiko eta sozialekin loturik.

Alpha Coal kanpaina 2014an

Bortizkeriarik gabeko ekintzak dira, desobedientzia zibilekoak artetan, sinbolismo indartsua eta trufa lotzen dituztenak. Salatzea eta eztabaida abiaraztea dira horien helburua: San Balendin pestaren karietarako publizitateen desbideratzea, ibilaldiak («Haiek gu gira» elkartasunez migratzaileekin adibidez), ekintzak (Alki Bahitzaileak, zerga-ihesa ahalbidetzen duten bankuak salatzeko edo Alpha Coal xede suntsigarriaren kontrako kanpaina, honek Société Générale bankuak gibel eginaraztea lortu zuen), salatze operazioak (hala nola Sudmine xedea bezalako tokiko baliabideen arpilatzearen kontra).

Taldeak bortizkeriarik gabeko ekintzak burutzeko formakuntzak eskaintzen ditu (joan den otsailean 60 lekuak segidan bete ziren) bestela mobilizatzeko, ikasteko eta lantaldetan praktikan ezartzeko. Ekintza eta mobilizazio deliberatuak, gaur egun jendarteak eta lurrak aitzinean dituzten erronka erabakigarrien heinekoak.

Egin dugu! Politikariak jausten dira

Azken aste hauetan, Bizi! eta ANV-COP21eko militanteek Paris, Miarritze, Lyon bezalako hirietan Emmanuel Macronen potretak murruetatik kendu dituzte… larrialdi klimatikoaren parean gobernamenduak duen geldotasuna salatzeko.

Arduradun politikoen ihardukitzeak biziki bortitzak izan dira, «oreka errepublikanoen bortxaketa» aipatuz.

Bigarren erasoa prestatzeko baliatu zuten mintzaira gehiegikeria zen. Alabaina, jendarmeria pusatua zen herriko auzapezen salaketak biltzera eta ondotik “Terrorismoa borrokatzeko Bulegoa” deitu behar zuten ekintzaren erantzulea elkarte bat izanez gero.

Lerratze lanjerosa da, errealitatea desitxuratzea du helburua, ekintza zapatzailea justifikatzeko. Mintzaira gehiegikeria batetik botere abusu batetara pasatzen gara orduan. Apurka-apurka, militante ezbortitzak kasik terroristatzat sailkatuak dira!

Miarritzeko Herriko Etxearen aitzinean, 2019ko otsailaren 21ean

«Gauzak gaizki izendatzeak zorigaitza gehitzen dio munduari» baieztatzen zuen Camus-k. Delako «Orweliar» lerratze semantiko horien borrokatzeko, diskurtso zehatz bat parean eman behar dugu, honako egia hau erdigunean ezartzen duena: presa handia bada!

Egutegia: Maiatza, Ekaina eta Uztaila

  • 2019ko maiatzaren 15ean asteazkenez, 17:45 – 19:45: Kontsumo-ZeroZabor, lantaldearen bilkura Bizi!ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

  • 2019ko maiatzaren 15ean asteazkenez, 19:00 – 21:00: Kide berriei harrera, MRA Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrikako 20an, Baionan

  • 2019ko maiatzaren 22an asteazkenez, 18:00 – 18:55: Trantsizioa Lantaldearen bilkura, Bizi!ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

  • 2019ko maiatzaren 24an ostiralez, 19:00 – 21:00: Bizi! Barnekalde, Bizi!ren tokiko taldearen bilkura, Tartasenia – Etxe Ekologikoa, Maréchal Harispe bidea, 1, Donibane Garazi

  • 2019 ekainaren 5ean asteazkenez, 19:00 – 20:30: Bizi!ren Hilabeteko Biltzar irekia, MRA Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrikako 20an, Baionan

  • 2019 ekainaren 5ean asteazkenez, 17:00 – 19:00 : Kontsumo-ZeroZabor, lantaldearen bilkura Bizi!ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

  • 2019ko ekainaren 12an asteazkenez, 18:00 – 18:55: Trantsizioa Lantaldearen bilkura, Bizi!ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

  • Ekainaren 14, 15 eta 16an, ostiral, larunbat eta igandez: Bizi!k 10 urteak ospatzen ditu, Baionan

  • 2019ko ekainaren 19an asteazkenez, 17:45 – 19:45: Kontsumo-ZeroZabor lantaldearen bilkura, Bizi!ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

  • 2019ko ekainaren 19an asteazkenez, 19:00 – 21:00: Kide berriei harrera, MRA Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrikako 20an, Baionan

  • 2019ko ekainaren 21ean ostiralez, 19:00 – 21:00: Bizi! Barnekalde, Bizi!ren tokiko taldearen bilkura, Tartasenia – Etxe Ekologikoan, Maréchal Harispe bidea, 1- Donibane Garazin

  • 2019ko ekainaren 26an asteazkenez, 18:00 – 18:55: Trantsizioa Lantaldearen bilkura, Bizi!ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

  • 2019ko uztailaren 3an asteazkenez, 19:00 – 20:30: Bizi!ren Hilabeteko Biltzar irekia, MRA Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

  • 2019ko uztailaren 4an asteazkenez, 17:45 – 19:45: Kontsumo-ZeroZabor, lantaldearen bilkura Bizi!ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

  • 2019ko uztailaren 10ean asteazkenez, 18:00 – 18:55: Trantsizioa Lantaldearen bilkura, Bizi!ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

  • 2019ko uztailaren 16an asteartearekin, 19:00 – 21:00: Kide berriei harrera, MRA Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrikako 20an, Baionan

  • 2019ko uztailaren 17an asteazkenez,17:45 – 19:45: Kontsumo-Zero Zabor, lantaldearen bilkura Bizi!ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

  • 2019ko uztailaren 29an astelehenarekin, 19:00 – 21:00: Bizi! Barnekalde, Bizi!ren tokiko taldearen bilkura, Tartasenia – Etxe Ekologikoan, Maréchal Harispe bidea, 1- Donibane Garazin