2025erako proiektuak

2025 urtean, Hirigune elkargoak eta herriko etxeek metamorfosi ekologikoaren alde 2020 urtean hartu engaiamenduen bilana eginen dugu: txosten zehatza, publiko zabalari zuzenduriko komunikazio euskarriak, aurkezpen ekitaldiak. Guztion onerako diren informazio horiek 2026an iraganen diren ondoko herri hauteskundeetan mobilizatzeko lagungarriak izanen dira. 

Ipar Euskal Herrian kanpoko  publizitatearen eremua txikitzeko daramagun kanpainan 2025 urtea erabakikorra izanen da. Ekintzak eta mobilizazioak azkartuz joanen gira ekainean edo uztailean iraganen  den publizitateren  araudiaren bozka egunean gure 9 proposamenak entzunak izan ditezen. 

2025ean tokiko alternatibak azkarki sustengatuko ditugu, eta bereziki Konpon txoko birziklategia BAB mailan zaborrak eta xahutzea murrizteko gune saihestezina eta iraunkorra bilakatu behar baita. 

2025ean borroka anitz segituko ditugu: eraikin xuhurraren gure gutuna defenditzeko, bigarren bizitegien aurka, AHTren aurka, orotan dagoen autoaren alternatiben alde, migratzaileekiko elkartasunaren alde, ekofeminismoaren alde, gizakia eta planeta errespetatzen dituen numerikoaren alde…

Gure ildoari tinko lotuko gatzaizkio, testuinguru politiko ezegonkorra eta eskuin muturreko ideiak hor izan arren: onartezinaren aurka aritzea eta aterabideak proposatzea lurralde jasangarri, justu eta bere patuaren jabe batentzat.

Klimari dagokionez, itxaropena beheretik dator! Gure ekintzaren hedadura, mobilizatzea lortzen dugun jende eta finantza baliabideen araberakoa izanen da. Sustenga gure ekintza 2025an, kide bilakatuz edo emaitza eginez!

Elkarte kide bilakatzeak edo emaitza egiteak ondokoa erran nahi du:

  • Gure ekintza-gaitasuna indartzea
  • Gure independentzia bermatzea
  • Kopuruaren indarraren bidez gure zilegitasuna indartzea

Garai gogorrak izango dira, beraz, gure independentzia finantzarioa are garrantzitsuagoa da. Zuen gainean kontatzen dugu!