August 2023 archive

Bizik autobusentzat diren bide berezituak sustengatzen ditu

Joan den hilabetean, Donibane Lohizuneko auzapez eta Mugikortasun Sindikatuko presidente den Jean-François Irigoyenek autobus geltokira doazen 2 autobus bide berezi plantan eman ditu, horietako bat autoen erabilpena ttipitzeko eta garraio kolektiboena handitzeko  aparkaleku bati lotua delarik. Esperimentu honek antolaketa horiek entseatu nahi ditu garraio publikoko trafikoa arintzeko eta erabiltzaile gehiago bultzatzeko garraio kolektiboa lehenestera autoarekiko. …

Continue reading

Euskal Herria Burujabe 2023: Oino jauzi bat, eta hara!

Jadanik 6 ekitaldik, “jauziak” izenekoek, Euskal Herriko 6 probintzietako 475 pertsona baino gehiagori Euskal Herri Burujabearen aintzin-jasta eman diote. Gipuzkoako 7. jauzia irailaren hasierarentzat aitzin ikusia da, eta aitzineko topaketetan bezala, metamorfosi ekologiko eta sozialerako lurralde mailako ekintza palanka nabarmentzeaz gain, parte hartzaileak urriaren 7 eta 8an iraganen den ekitaldian parte hartzera gomitatzeko parada izanen …

Continue reading

Urriaren 7 eta 8an Baionan iraganen den Euskal Herria Burujabe ekitaldirako dei-argazkia!

Tenperatura-markak bata bestearen ondotik gaindituak izaiten ari dira: 48°C Sardinian, 52°C Txinan, uztaila hau mundu mailan erregistraturiko hilabeterik beroena dugu. Berotze ikusgarria Mediterraneoan eta Ozeano Atlantikoan ere, gure kostaldean Ostreopsis-aren presentziarekin adibidez. Larrialdi klimatikoa hil ala biziko larrialdia da. Horretarako, Baionako Besten karietara, urriaren 7 eta 8ko data egutegietan markatzeko eta Euskal Herria Burujaben masiboki …

Continue reading