2023 urtea, ekintzez beteriko urtea: hamabi hilabetetan, momento indartsuak, borroka luzeak eta garaipen handiak!

2023. urtea bukatzear da, eta bilana egiteko momentoa da, ukaezina da, azken hamabi hilabete hauek ekintza eta mobilizazioetan aberatsak izan direla!

2023a aparteko urtea izan da Bizirentzat, Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeen 2020-2026 agintaldiaren erdia iragan da eta Biziren 2020-2024 bide-orriaren ekitaldirik handiena gauzatu dugu: Euskal Herria Burujabe 2023.

Klima nahasmenduaren eta geldialdi sozialaren sakontzearen aitzinean, Bizi! bere indar guziekin, erradikalismoz eta pragmatismoz, Euskal Herrian etorkizun hobeago baten eraikitzearen alde arizan da.

Urte berriari so ezarri aitzin, har dezagun denbora 2023ko momento aipagarrienak ezagutzeko.

Urtea bukatzear da. Orain urrunago eta oraino indartsuago joateko bitartekoak eman nahi dizkiogu gure buruari!

Borroka hauetan aitzinatzeko eta 2024an lurralde iraunkor, solidario eta burujabeago baten arloan aitzinatze handiak lortzeko, zure laguntza ezinbestekoa da!

Elkarte kide bilakatzeak edo emaitzak egiteak ondokoa erran nahi du:

  • Gure ekintza-gaitasuna indartzea
  • Gure independentzia bermatzea
  • Kopuruaren indarraren bidez gure zilegitasuna indartzea

 Zure ekarpena egiten ahal duzu kidetuz edo emaitza bat eginez (zure emaitzaren % 66 zergetarik kentzen ahalko duzu) ordaintzeko manera hauen bidez: