2020-2026 kargualdiko bilan ekologikoa ezagutarazteko mahai-ingurua

2025eko irailaren 23an, Bizi elkarteak mahai-inguru bat aurkeztuko du 2020tik geroz Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeek eginiko ekintza ekologikoei buruz. Ekitaldi hau 19:00etan iraganen da Glain-eko Elkarteen Etxean (Glain hiribidean 11.), Baionan.

2020an, 46 zerrendek Metamorfosi Ekologikoaren Ituna  plantan emateko engaiamendua hartu zuten, beren Herriko Etxea eta hirigunea larrialdi klimatiko eta sozialaren arabera eraldatzeko. Agintaldi osoan zehar, Biziko Hitza Hitz batzordeak haien ekintzak segitu ditu, baita 2.000 biztanle baino gehiagoko 10 Herriko Etxe ez-sinatzaileenak ere. 2021ean lehen txostena argitaratua izan da eta gero 2023an kargualdi erdiko txostena.

Mahai-inguru honek hautetsiek  plantan eman  ekintza ekologikoei buruzko kargualdi bukaerako bilana erakutsiko du. Garraiotik laborantzara, energia eta hondakinak barne: beren engaiamenduak atxiki dituzte ? Klima larrialdiari buru egiten ari gira? Zertan dira zehazki gure Herriko Etxeak eta Euskal Elkargoa eraldaketa ekologikoan?

Mahai-ingurua klima eta lurralde mailako erronketan aditu direnen aurkezpenekin osatuko da, ebaluazioa klima-larrialdiaren eta beste eskualde batzuetan egin aitzinatzeen kontuan hartuz kontsideratzeko. Hauteskundeetarako sei hilabete falta direnez, ondoko herriko bozen garrantzia eta eraldaketa ekologiko eta soziala bizkortzeko beharrezkoak diren aterabideak eztabaidatzeko parada izanen  da.

Sartzea libre, izena emanez geroz edo +33 5 59 25 65 52 telefono zenbakira deituz.