2015eko Baionako bestak
uztailaren 29a asteazkenetik agorrilaren 2a iganderat
2015eko Baionako Bestak hor dira ! Egunero, gutti gora behera 200 000 jendek Baiona zentroko karrikak zeharkatuko dituzte 5 eguneko besta horien kari. Hamarnaka laguntzaile lanean ari dira buru belarri Patxokin, 23 bis Tonneliers karrikako gelan, jendea errezebitzeko eta eguneroko sentsibilizazio eta informazio lana eremaiteko.
Afitxaketa egunero 9:30etatik goiti
Goiz guziz, Bizi-ko taldeek afitxa ugari kolatuko dituzte ezker eskuin. Heien laguntzera jiten ahal zirezte, 9:30etan ttanko hitzordura agertuz Bizi-ren egoitzara (Cordeliers karrika, 22).
Tenore hortan abiatzen dira kolaketa taldeak, karrikaz karrika afitxa desberdinak kolatuz : Donibane Garazin urriaren 11an iraganen den Alternatiba Garazi iragartzen dutenak, Euskal Herrian 6 urtez larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren alde ereman diren ekintzen “Amalurra defenda dezagun” afitxak, edota Alternatiba Itzuliaren (5000 km-ko itzulia 3 eta 4 lekuko txirrindulekin, aldaketa klimatikoari egiazko alternatiben inguruan milaka jenderen mobilizatzeko COP21 gailurrari begira) afitxak, eta Eusko tokiko euskal moneta ekologiko eta solidarioaren erabilpena sustatzeko afitxak ere.
Azkenik eguerdiak aldera, gai berdinei buruzko pegatinak banatzen dituzte, Patxokian bukatuz trago baten edateko eta ogitarteko on baten jateko.
Eguerdi guziz, euskal kantuak Patxokian
12:00etatik goiti, zatozte zuen kantari dohainen trebatzera edo ezagutzen ez dituzuen kantuen ikastera, murruetan finkatu hitzek eta gure musikari lagunek lagunduko zaituztete !
Euskal kantuen hitzordua egunero 12:00etatik goiti Patxokian, 23 Cordeliers karrikan Baiona Ttipian, jan eta edatekoa aurkitzen ahalko da bertan.
Kontzertuak Patxokian :
Uztailaren 30an ostegunarekin 17:00etan : Capoeira Angola !
Uztailaren 30an ostegunarekin 19:00etan : Sister Simone and the Holly Balls (rock-blues 70′) !
Uztailaren 31an ostiralarekin 16:00etan : Banda Hasta (rock !)
Agorrilaren 1ean larunbatarekin 21:00etan : Los Cojonudos (Turbopunk de Baiona) !
Baionako bestetan laguntza ekartzeko prest balin bazira, milesker helbide honetara idaztea :