140 pertsona topatu dira ostirale honetan, eguerditan, Baionako Bestetean, Paul-Bert plazan, Alternatibara (aldaketa klimatikoaren eta krisi energetikoaren alternatiben herrixkara) joaiteko dei alai eta aldarrikatzaile baten zabaltzeko. Alternatiba urriaren 6an, igandearekin Baionako hiri erdian iraganen da, 450 pertsonatik goitik antolaketan parte hartuko dute eta bertan 10 000 pertsonei ongi etorria egina izanen da.
GIEC/KAGAT edo Klima aldaketari buruzko gobernurteko aditu taldearen klimaren desorekatzeari buruzko 5. Txostenaren argitaratzea eta zonbait egun geroago, Alternatibaren xedea da erakustea jendarteak sekulan ezagutu ez duen desafio horren gainditzea posible dela, gaur egun aterabideak badirela, eta haien gauzatzeak jendarte urosago, solidarioago, alaiago eta goxoago edo onberago bat eraikiko duela.
Alternatiba, Euskal Herriko hamarnaka elkarte eta erakundek antolatzen eta babesten dute, baina ber momentoan herritar mobilizazio berri bat izanen da, gaurdanik Frantses Estatu mailan eta Europan hainbat sare eta erakundek hitzordua finkatzen dute. Adibidez : 350.org, 4D, l’ACIPA, Amis de la Terre-France, Biocoop, CliMates, ATTAC-France, le Collectif Roosevelt, la Confédération Paysanne, Enercoop, Energie Partagée, EYES, la Fondation Copernic, la Fondation Danielle Mitterrand – France Libertés, la Fondation Sciences Citoyennes, la Fédération des Usagers de la Bicyclette (FUB), L’Heureux Cyclage (réseau des ateliers vélo), le Mouvement pour une Alternative Non-violente (MAN), le réseau Résistance à l’Agression Publicitaire (RAP), Slow Food France, Union Syndicale Solidaires, Taca, Terre de liens etab.
Alternatibak gaurdanik dei bat luzatzen du laguntzaile guzier parte har dezaten antolaketa lanetan eta ekitaldiaren arrakasta eta oihartzun zabalenean .
Laguntzaileak, artistak, musikariak, grafistak, etab. gaurdanik sar harremanetan Alternatiba deituz zenbaki honetan 05 59 25 65 52 edo hemen idatziz: alternatiba2013@bizimugi.eu