Bizi !k Iparraldeko hautesleak deitu ditu 2012ko legebiltzarrerako hauteskundeen karietako eman behar duten boza finkatzerat bereziki arazo nagusiak diren klima aldaketa eta trantsizio energetikoari buruz hautagaiek egin dituzten erantzun ezberdinen arabera.
Inolako txeke zuririk erantzuna ekarri ez duten 3 hautagaiei :
Bigarren itzulirako oraino leian diren 3 hautagaiek beren axolagabetasuna argiki erakutsi dute gure jendartearen geroarentzat hil edo bizikoak eta zentralak diren gai horientzat, edo, guttienez beren ezintasuna guri aurkezteko gai horiei lotuak zituzten proposamenak.
3 hautagai horiek Michelle Alliot-Marie, Jean Grenet eta Jean Lassalle dira.
Bizi!k fermuki deitzen du hiru hautagai hauei inolako txeke zuririk, hots inolako botzik ekartzerat!
Datorren ekainaren 17an norberaren hautua finkatzeko, erantzunak ekarri dituztenen jarrerak ikertu:
Bigarren itzulian diren beste hiru hautagaiek beren erantzunak ekarri dituzte Bizi!-ren galdeketari. Hautagai horiek Sylviane Allaux, Colette Capdevielle eta François Maitia dira. Beren erantzun osoak aurkitzen ahal dituzue beherean:
Klika behereko irudian hauen erantzunen irakurtzeko:
Iparraldeko bozkazaleak deitzen ditugu beren hautuaren egiterat erantzun horien edukiaren arabera.
Bizi!k estimatzen du hiru hautagai horiek erakutsi duten sustengua Bizi! mugimenduaren zonbait proposameni baina ber denboran gaitzesten du haien AHT-aren aldeko apustua, funtsezko arazoa baita. Klimaren gaiaren ezagutza eskasa argiak (erantzun edo erantzun eza, lehen bi galdeei) eta hainbat punduri buruz (nuklearra, lan denboraren murrizketa, etab.) ekarritako edukiak ere kezkati uzten gaituzte.
Bakotxak bere hautua finkatuko du bere arima eta konzientziaren arabera, azken hiru hautagai hauen erantzunei buruz eginen duen ikerketaren arabera.