2010eko mugikortasunaren astea: BIZI!k autoa garajean uztea gomitatzen zaituzte!

Airearen satsudura, berotegi efetuko gasen isurketa, erregai eta eremu kontsumoa, auto ilerak, arrabotsa, diru gastuak: banako autoak gure bizitzaren kalitatean, gure osagarriaren eta planetaren gan ondorio haundiak ditu.

Alta bada, autoaren erabilpena ez da ezin sahiestuzkoa. Garraio molde alternatiboak badira: oinez ibiltzea, txirrindula, autobusa, etab.

Mugikortasunaren eta bideko segurtasunaren astearen karietara, irailaren 16tik 22ra, Bizi!k auto gidariak gomitatzen ditu beren autoa garajean uztera eta jasangarriagoak diren garraio moldeen hartzera!

Balia dezagun aste hau toki aldatzeentzat gure jokamoldeen aldatzeko eta autoa erabiltzeaz aparte diren mugitzeko beste moldeen plazerraren jastatzeko!

Pratikara pasatzeko zonbait ideia: haurren eskolara eramaiteko oinezko garraio kolektiboa (pedibus-a) antolatu, garraio publikoak hartu, ibili, txirrindula egin, etab.
Auto gabe ezin izanez geroz egin, auto elkarkidetza erabili (adibidez: www.covoiturage64.fr)

Motordun garraio moldeek frantses estatuko berotegi efetuzko gasen isurketaren %35aren ardura dute. Gure autozko toki aldatze gehienek doi doia kilometro batzu egiten dituzte.

Norbanako autoaren erabileraren murriztea aldaketa klimatikoaren ardura duten berotegi efektuzko gasen isurketaren ttipitzearen molde eraginkor bat da.