2000 garren eusko erabiltzailea !

Xabi Bidart, 25 urte, Bankan ostaler, euskoari harpidetu da diruarekiko beste harreman bat sortzen duelako, ekonomiaren eta sustut kontzientzien bertokiratze batekin.«Euskoarekin, gure inguruan egiten denaren begiratzeko erreflexua hartzen dugu, baita nork egiten duen, dena supermerkatuan hartu ordez, esplikatzen du. Horrek giza harremanak sortzen ditu, eta gure ibarraren biziarazteko xedearekin ongi dator, Bankatik Urepelera. Ene lagun bat barazkigintzan instalatzen da, euskoa lagungarri izan daiteke beretzat, eta guretzat harremana egiten du erosten duguna, jaten duguna eta ekoizlearen artean. Eta gure herrian bertan edo inguruan, harat joaiten ez ginen jendeen helbide asko emaiten ditu.»

Xabi ez bada euskoaren bultzaketan berean harpidetu, denborarik ez zuelako da, hego ameriketan bidaiatzen ari bait zen. Bainan ez du dudarik euskoaren interesari buruz :«Hortan parte hartzen duten guziek baloreak ezartzen dituzte bertan, eta balore horiei buruz komunikatzen dugu denok. Lagunekin naizelarik eta komertsante bati galdegiten diodalarik ea euskoa erabiltzen duen edo ez, aipatzen dugu, esplikatzen dut. Berria da, ezagutarazi behar da, eta hori egitean zuk euskoa hartzerakoan bultzatu nahi zinuenaz aktore bilakatzen zira.»

Xabi Adur elkartearen kide da. Adur ibarran euskal kulturaren biziarazteko sortu dute, filma emanaldiak edota ihauteriak antolatuz. Eta beretako, euskoa euskararen aldeko tresna da erebai : «Lurralde batean erroak ukaitea eta haren ulertzea, inguruan den kulturaren ikustea da erebai, haren errespetatzea, eta ahal bada, zerbaiten egitea harentzat.» Izan ere, bere %3entzat Adur elkartea hautatu du : «Sistema hori bikaina kausitzen dut : komertsantek %5 a galtzen dute euskoak eurotan kanbiatuz, ez da asko baina aski da jokoan sartzera pusatzeko, erran nahi baita euskoa ibilarazteko, eta gainera horrek du elkarteen %3a diruztatzen !» Arrunt tokikoa izanki ere, Adur elkartea Xabi bezalako 30 izendatzaile ukaiterat heldu da. Ondorioz, bere izendatzaileek euskotan kanbiaturiko zamaren %3a eskuratuko du urte erdiro Adurrek.Photo Xabi Bidart