19. Korrikan, Bizi!k 55. Km-a, ostegunean, martxoaren 19an, 22:49tan

Korrika badator… Bizi!-ren hitzordua Oztibarren!

Bizi!-ren kilometroa (55 garrena), Oztibarren iraganen da, ostegunean, martxoaren 19an, 22:49tan. Abiapundua (ikus beherean mapa, eskuin telefonoko zutoin bikoitza) eta heltzea (Oxkaxeko lepoko jatetxea).

Bizi!-ren kilometroa hots 55 garrenari buruzko xehetasunak: Oztibarren iraganen da, ostegunean, martxoaren 19an, 22:49tan. Abiapundua (ikus beherean mapa, eskuin telefonoko zutoin bikoitza) eta heltzea (Oxkaxeko lepoko jatetxea).

19. Korrika (www.korrika.org) Urepeletik partitzen da ostegun honetan, martxoaren 19an, eta Bilbora helduko, igandearekin, martxoaren 29an 2166 kilometroz euskararen alde lasterka arizanez

Bizi-k bigarren aldikotz euskarari bere sustengua adierazteko parada ukanen du aurtengo Korrikan, 2013an bezala, kilometro bat erosiz.

Ibilbide guzia egiten duen eta kilometro bakotx eragile ugari bezain anitzen eskutik (kultura edo kirol munduko jende ezagunak, kultur eragileak, alderdi politikoak, sindikatuak, elkarteak, enpresa haundiak…) pasatzen den lekukoa , Bizi-ren eskuetatik pasatuko da ere beraz!

Bizi-ren kide eta lagun guziak besta hortan parte hartzerat eta gisa berean Bizi-ren lerroen indartzerat gomitatuak dira!

Bizi!renKilometroa!

Bizi!ren kilometroa prest!

Aurtengo Korrikan, konduan hartuz Barnekaldeko Bizi!k (2015eko urriaren 11an Donibane Garazin antolatuko duen Alternatiba herrixkaren inguruan lortzen duen dinamika) eta Bizi! Xiberoak eramaiten duen lana garraioen arloan Xiberoan alternatiben eskaintzeko, Bizi!-ren kilometroa (55 garrena), Oztibarren iraganen da, ostegunean, martxoaren 19an, 22:49tan. Abiapundua (ikus beherean mapa, eskuin telefonoko zutoin bikoitza, D918an, 72 kilometrotik landa fite) eta heltzea (Oxkaxeko lepoko jatetxea).

Hitzordua 22:35etan finkatua da, abiapunduan, bertan Barnekaldeko Bizi!ko kideak izanen direlarik.

Korrika lasterketa herrikoia da, nornahiri idekia dena, adinak, forma fisikoak etab… ez du inporta. Haur, gazte, zahar, denek beren lekua dute ! Ongi etorri !

INFO PRAKTIKOAK :

  • MAPA
  • Bizi!ren kilometroa jin aintzin, Larrezabal gelan, Larzabalen, Martxoaren 19an ostegunez, 19:30tatik 21:30ak arte, KORRIKAren zain egoiteko giro goxo bat segurtatua izanen da : Taloak, Ostatua, animazioak (karaoke, musika, dantza). MEEK, Oztibarreko Ikastolak eta AEK-k antolaturik.

Korrika2015-Ibilbidea