Armagabetzea ta gero orain presoak
ETAren armagabetzea, ez da bake prozesuaren azken etapa. Gatazkaren konponbidearen ondorioetan -hau da, preso eta iheslarien zein biktimen gaian-, aurrera pausuak emateko urrats bat bezala kontsideratua izan da beti.
Horregatik, iragan maiatzaren 16an, prentsa bidez Bakegileek adierazi zuten beren dinamikak aitzina segituko zuela. Batetik, biktimen inguruko gogoeta bat eramanez eta bestetik, abenduaren 9ean Parisen antolatuko den mobilizazioa antolatzen, euskal preso politikoek paiaratzen dituzte salbuespenezko neurriak eten daitezen eskatzeko.
Luhuson, 12 oren bakearen alde
Beren aldetik, Bake prozesuaren alde diren Kultur eragileek “HORDAGO” klipa egin zuten, abenduaren 9an Parisen eginen den mobilizazioan parte hartzeko eta irailaren 30ean Luhuson iraganen den “12 oren bakearen alde” eguna iragartzeko.
Ainitz izan gaitezen heldu den irailaren 30an bake prozesuaren alde 12 ordu kantaldi, dantza eta kontzertu gozatuz!