10-10-10 biltzar berezia asteazken huntan irailaren 29an 19:00tan: Zatozte denak!


Asteazken hontan irailaren 29an 19:00etatik 21:00etarat, Bizi!-k biltzar garrantzitsua ukanen du Manu Robles-Arangiz Fundazioan (20, Cordeliers karrika Baiona ttipian).

Urriaren 10a eta Alternatiba Herriaren antolaketa baino lehetxago izanen da, nazioarte mailako klimaren aldeko 10-10-10 mobilizazioren kari eginen den eguna.

Segida irakurri: [:]
Ezohizko eguna da justizia klimatikoaren alde borrokatzen den mundu mailako mugimenduarentzat, Bizi!-k bere sortzetik antolatzen duen ekitaldi garritzitsuena da ere eta denen laguntzaren gain kondatzen dugu egun horren arrakasta bermatzeko. Aintzinetik milesker haundi bat ekartzen ahal diguzuen laguntzagatik.

Asteazken arte beraz! (lotsarik gabe aipa ezazue ahal bezain bat jenderi etortzerat eta mezua zabaltzerat).

Bizi !
(05 59 25 65 52)

Gai zerrenda:
10-10-10aren prestaketaz eta etorriko diren elkartetaz xehetasunak (15 min)
10-10-10aren mezua : edukia, forma, « mundu berria gaurdanik martxan » materiala, « alda dezagun sistema eta ez klima » mobilizazioa (45min)
10-10-10rat deitzeko publizitatea : afitxak, eskuorriak, eskolak, gertakari ezberdinak, peñen eta elkarteen harremanak (30min)
Laguntzaileen zerrenda : zertan gira? Arduradunak, talde desberdinak, lan itzuli mugikorrak, aginduak (30min)