10 000 enplegu klimatikoen aldeko manifa eta besta Maiatzaren 1an Baionan

Ostiralean, maiatzaren 1an, Baionan, 10:30n

(Hitzordua, San-Ezpiritu zubiaren puntan, tren geltoki aldean)
Minutu bateko bideoa hemen:
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=keAiL2yxxk0]
Bizi!k maiatzaren lehenean, ostiralarekin, Baionan antolatzen du desfile alai eta aldarrikatzaile bat. Bertan azpimarratua izanen dira Ipar Euskal Herrian politika klimatiko zehatz batek sortzen ahal lituzken 10 000 enplegu klimatikoak eta enplegu horien sortzea ahalbidetuko duten beharrezko neurriak aldarrikatuak izanen dira.
Hitzordua finkatua da 10:30tan San-Ezpiritu zubiaren puntan, trengeltoki aldean. Bertan, 10 000 enplegu klimatikoei buruzko ikerketa eskuragarri izanen da. Manifestaldiaren ondotik enplegu klimatikoen besta haundi bat izanen da, musikaz alaituriko zintzur bustitze batekin, bazkari herrikoi batekin, hitzaldi kinki eta kontzertuekin.
 manif1ermairougev3
Ekonomiaren bertokiratzea!
Tokiko laborantza, herrikoi eta iraunkorra!
Neurritasun energetikoa eta energia berriztagarriak!
Konpontzea, berrerabiltzea, berziklatzea!
Dena autoari edo errepidezko garraioari alternatibak!
Hurbileko saltegi eta ofizialeak!

AHTri eta inposatuak diren behar gabeko proiektuei, ez!

Eguna jarraituko da Tonneliers karrikan, Patxoki aitzinean:

  • 12:30: Désiré Prunier-ren «Fosiletarik ateratazea»  hitzaldi “kinkia” eta zintzur bustitze alaitua Kli-K-rekin.

Conf gest Alt

  • 14:00: Bazkari herrikoia (izen emaitea: info@bizimugi.eu edo 05 59 25 65 52)
  • 16:00: Patxokin kontzertuak Zezenaren Taldea, Ozke eta Mali Karma-rekin.
Zezenaren taldea

Posible diren 10 000 enpleguei buruzko ikerketa hemen eskuragarri :