Bizi!ren 10. urtemugaren ospatzeak KZZ lan taldeari parada eman dio lan taldearen aurkezpen dokumento baten bai eta ere “Bai erran dit” kanpainaren aurkezteko. Beherean atzemanen dituzue asteburuari buruzko informazio gehigarriak (bertan KZZ lan taldeak lantzen dituen sailak ez direla ahantziak izan ikusiko duzue). Bet pixkor segitzeko, hitzordua emana zaizue ostegunean, uztailaren 4an, 19:00etan Cordeliers karrikaren 20an, Baionan, zintzur bustitze-kilikatze partekatu batean zero zabor kide eta ezpirituarekin! Sekulako parada KZZ lan taldea ezagutzen ez dutenentzat gurekin baso baten inguruan topatzea!
Baiona: klimaren aldeko 150 ekintzailek Igandetan idekia den supermerkatu bat okupatu dute ekainaren 16an! Ekintza hori iragan da 2009tik geroz Ipar Euskal Herrian larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren arloan lanean ari den Bizi! mugimenduaren 10. urtebetetzea ospatzeko asteburuan.
Bizi!ren 10 urteen bideoa!