Bizi!k diagnostiko herritarra hasten du Baiona-Angelu-Biarritze eta inguruko txirrindulariek aurkitzen dituzten zailtasunak zeintzu diren jakiteko.
Zailtasunak ondoko zergaitiei lotuak izaiten ahal dira :
- hiri-antolaketa
(txirrindula bide-sarea, seinaletika, etab.) ; ; - seguritatea
(bidearen egoera, auto gidariekin elkarbizitza, etab.) ; - txirrindula bide-sarearen geldialdiak
(pista / bide-sare eskasa, etab.) - aparkatzea
(aparkaleku eza, aparkaleku segurtatuen eskasa, etab.)
Ohizko txirrindularia zira ala ez?
Zailtasunak dituzu txirrindulaz mugitzeko?
Egoera hobetzea nahi duzu?
Hala bada, zure iritziak interesatzen gaitu!
Milesker denbora pixka bat hartzea galdeketa honi erantzuteko. Zure erantzuna Bizi!ko Autoari Alternatiba taldeak aztertuko du.
Diagnostikoaren bilana Baiona-Angelu-Biarritzeko garraio publikoen sindikatuari (SMTC) igorriko diogu 2010eko udaberrian, guk egin proposamenen aztertzea hitz eman zutelako.
Parte hartzea :
http://www.copenhague2009bizi.org/?page_id=1498
Edo
.doc :
diagnostic citoyen – questionnaire eus
.pdf :
diagnostic citoyen – questionnaire eus
Diagnostic citoyen velo