Return to Trantsizioa

Iparraldean, trantsizio ekologikoa martxan da!

Exposition des 21 ActionLarunbatean, 2015eko urriaren 10an, 50tik pasa hautetsi eta herritarrek parte hartu dute Biz! elkarteak, Alternatiba Garaziko alternatiben herrixkaren bezperan, Donibane Garaziko Herriko Etxeko ohorezko gelan antolatutako « Hitza Hitz Goizaldian ». Trantsizio energetikoaren arloko 21 ekintza aurkeztuak izan dira energia ekonomiaren, eko-eraikuntzaren, jantoki eta elikadura kolektiboaren, hondakinen, tokiko laborantza eta laborantza biologikoaren, etab.-en arloan.

Maire de Mendionde Présentant l'action

2014eko martxoko herriko etxeko hauteskundeetarik landa, 30 herriko etxe, neurri eta tendentzia politiko guzietakoak, Lapurdi, Baxe-Nafarroako eta Xiberokoak, Iparraldeko biztanlegoaren hiru laurdenak biltzen dituztenak, kudeatuak dira Bizi!ren Trantsizio Energetikoari buruzko Ituna izenpetu zuten talde batzutaz.

30 herri horien artean, 16 goraipatuak izan dira larunbata honetan, plantan emaiten hasi diren hainbat ekintzak lagun. Energiaren arloan, 2016eko negurako, Baiona Garaieko auzoko 3 000 etxebizitzak hunkituko dituen berotasun sarea eta Xohütako eskolan egurraren bidez ari den berogailu sistema, duela urte bat plantan dena, bi adibide argi dira Iparraldean Egurra-Energia sailaren garatzeko baden potentzial haundia irudiztatzen dutena. Laborantzaren arloan, eta jatetxe kolektiboen arloan, Lekornen, Garroako eremuan, den baratzegintza sailak proposaten du Mugerre eta Angeluko herrietan diren kantina nahianter, beren eskoletako haurren plateretan tokikoak eta biologikoan diren elikagaien presentzia haunditzea.

Matinale Hitza Hitz«Hiriburun eta Biarritzen bizikletendako ibilbideen garapena, Donibane Lohitzunen, hondakinen iturritik/sortze pundutik ttipitzea, Urketan, Uztaritzen eta Kanbon, energi kontsumoen ttipitzea, eremu berdeen artatzeko fitosanitarioen kentzea, Bokalen jantzien ber-erabiltzea, Bidarten, energia positiboa duen eskola bat,etab. Goiz honetan aurkeztuak izan diren ekintzen aniztasuna lagun, helburua da erakusterat Iparraldean ere trantsizio ekologikoa martxan dela!» azpimarratu du Iban Grossier-ek, Bizi !ko bozeramaileak. « Goizaldi honen beste helburua: hautetsien artean trukaketa gune baten proposatzerat denen artean bakoitzaren esperientziak partekatuz, indartzeko.»

Arrivé du Tour Alternatiba à GaraziGoizaldia bururatu da, Alternatiba Itzuliaren azken etapa bati ongi etorria eginez, Donibane Garaziko Herriko Etxearen aintzinean, tokiko ekoizpenekin osatua zen janari eta edari mahai baten inguruan, eta klimaren arloan COP21ari begira, mobilizazioaren indartzeko Alternatibaren Deiaren irakurketarekin.

Ipar Euskal Herrian trantsizio ekologikoaren arloan eredugarriak diren ekintza berezi hauen aurkezpenaren ondotik, Bizi !k lan egiten du bere lehen txosten baten plantan emaiteko non Trantsizio Energetikoaren Ituna izenpetu duten 30 Herriko Etxeek hartutako 360 engaiamenduei buruz pundua eginen den.