Sar Hitza

Azaro honetarako Alternatiba ale berezi bat proposatzen dizuegu. Laguntzaileen eta parte hartzaileen engaiamendua eskertzeko eta mamitsuak izan diren bi egun horietara itzultzeko. Zer kartsutasuna kaputxa eta aterkien azpian! Klimaren alde borrokatzen garelarik, nahiko genuke meteorologiak sustengatzea…. Baina Euskal Herri osotik, eta Frantzia osotik hurbilduriko milaka lagunek ,+3°ko planeta bat izateak sortuko lukeen hondamendia saihesteko aukera ematen ahal digun mundua eraikitzen ari garela gogoan atxikiko dute. Elkartasunean, esperantzan eta indarrean eraikitzen ari gara. Hartuak eta hartzekotan diren engaiamendu guztiak (ikus 6.orrialdea zure desafioak betetzeko!) aurrerapauso zehatzak dira eta agintariek geldirik egoteko duten joeraren aitzinean, herritarrek beren ardurak hartzen dituztela eta aurrera egiten dutela erakusten diete. Alternatiba aitzin plazaratu den Klima aldaketari buruzko gobernu arteko taldearen txostenak alarma inoiz baino gehiago pizten du. Baina, oraindik ekintzarako tartea badela dio ere. Beraz ekiten dugu, Gaby eta Moribarekin, esperantza eta ekintzaren garaia abia ditzagun.