Hor, « Nuits Debout / Gauak xutik »-ak antolatzen ari dira lurraldean zehar, herritar eztabaidei abiaraztea emaiteko, langile GUZIAK kezkatuak direlarik, zuzen den bezala, biharraz, eta amorratu zonbaitzuk aldarrikapenak ondotik hedabideetan hedatzen den bortizkeriaren tintaz tatxatzen jarraitzen dituzte, horren bidez iratzartzen ahal litaizken konzientziak saihestuz. Hemen, militante ekintzalariek dena eman dute entzunak izaiteko petrolio arloko enpresetarik, aberats faltsu batzuk desfilatu dute maiatzaren lehenean, gobernuaren hautuekin duten pozaren erakusteko, eta denak motibatuak eta determinatuak dira bortizkeriarik gabe ekitea, gaitzestea laido edo irainik gabe eta behar den heinean. Gure konbentzimendua argi da, eta bortizkeria ezaren armak aski eraginkorrak dira herritar gero eta gehiagoren elgarretarazteko ; klimaren eta justizia sozialaren hiltzaileek hobe dute plantan egoitea… Baina, hala ere beharko da ernatu!
May 09 2016