Maiteminduek elkarrer eskuak emaiten dituzte. Mota guzietako opari saltzaileek eskuak diruz betetzeko xedeak dituzte. Baina nehork ez daki xuxen nor den San Balendin delako hori! Alta bada, kontsumo arduragabearen ohore tauladan, lider toki ederra badu… noski lehen postua ezin galdua duen Bizar Xuri-ren ondotik. Lehen lekutik ezin kendua… zerga iruzurgileak bezala, gehiegizko moldean aberatsa izaitea lortzen dutenak… diru publikoa ohostuz? Ezin hunkituak diren tronuak berreskuratzeko parada ukan artean, gero eta gehiago ari gira zerga ihesa eta bankuen praktikak gaitzesten alki bahitzeak medio…hau bai sinboloa! Munduko bankario guziak, hasi dardartzen, nahi badituzue zuen alkiak atxiki, beharko dituzue gakoz hetsi!
Feb 20 2016