Publizitate argidunaren kontrako ekintza masiboa : 158 kenduak ber arratsean

Abenduaren 19an, astearte honetan, Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko 29 militantek iragarki -taula argitsuen kontrako ekintza masiboa burutu dute 158 publizitate kenduz eta 80 iragarki panel argitsu itzaliz. Kolektiboak publizitatearen ondorio ekologiko eta sozialak, bai eta ere osagarriaren arlokoak, salatzen ditu eta Euskal Elkargoari  deia luzatzen dio gaur  egun lantzen ari den  Ipar  Euskal Herriko 158 Herriko Etxeen publizitatea geroan arautuko duen araudian (RLPi-an)   publizitate argitsua debeka  dezan eta espazio publikoetan publizitatea muga dezan.

 2023ko abenduaren 19ko arratsean,  Bizi!, CADE, Paysages de France eta Résistance à l’Agression Publicitaire Pays Basque-ek osatzen duten Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko   29 militantek 158 publizitate kendu dituzte eta 80 iragarki-panel argitsu itzali dituzte. Hainbat talde aritu dira Biarritzen, Angelun eta Baionan. Indarkeriarik gabeko eta andeatzerik gabeko ekintza honek galde argi bat egin bai eta ilustratu nahi du: “Ipar Euskal Herrian publizitate argitsurik ez”.

 Militanteek energia beharrezkoa ez denarentzat  xahutzea salatu dute  eta euskarri horiek debekatzea nahi dute Euskal Elkargoak eginen duen Herriarteko tokiko publizitate araudian (RLPi-an). “Publizitateak oraindik ere maiz zabaltzen ditu kanpoko espazioetan, jendea SUV-ak erostera, fast-foods jatetxeetan jatera edo hegazkinez asteburuan joatera bultzatzen duten mezuak”, gaineratu du Gabriel Jourdane-ek,  Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko bozeramaileak. “Hori ez da bateragarria klima-aldaketaren erantzule diren berotegi-efektuko gasen isurketaren mugatze lasterrarekin. Publizitateak klima sabotatzen du».

Kenduak izan diren 158 publizitateek Ipar Euskal Herriko 158 Herriko etxeak sinbolikoki ordezkatzen  dituztela azaldu du kolektiboak. Herriko Etxe guziak hunkituak izanen dira Euskal Elkargoak gaur egun garatzen ari duen RLPi berriaz, azken honek, kanpoko eremuan iragarkiak, aurreseinaleak eta seinaleak ezartzeko esparru bat (neurriak, instalazioaren kokapena, kopurua, euskarri mota,…) zehaztea  helburu duelarik.

 Publizitatea geldi kolektiboak Euskal Elkargoak egin lurralde diagnostikoan parte hartu du. 158 Herriko Etxeetako auzapezei galdeketa gutuna bidali zaie publizitatea mugatzeko neurriak hartzea galdatzeko. Kolektiboak martxan ezarri duen Ipar Euskal Herrian publizitate argitsua debekatzeko petizioak jadanik 3.100 sinadura gainditu ditu.

 “Orain da gauzak aldatzen ahal ditugun garaia”, ondorioztatu du Aurore Huet-ek,  Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko bozeramaileak. Gure hautetsiei dei egiten diegu publizitate argitsuaren debekuaren eta iragarkien kopurua murriztearen alde ager daitezen. Herritar guziei dei egiten diegu petizioa sinatu dezaten eta beren boza entzun araz dezaten». Euskal Elkargoak deneri irekiak diren bilkura publikoak antolatzen ditu: ondokoa urtarrilaren 10ean iraganen da, 18:30ean, Donapaleuko lurralde eremuan.

 Kolektiboaren petizioa: https://agir.greenvoice.fr/p/StopPubLumineusePaysBasque