«Elkarrekin aurrera egin dezakegula, tokian arizanez emaitza zehatzak lortuz, etorkizunari begira lasaigarri da»
Camille eta Tom berrikitan Bizi!ri hurbildu dira eta abenduaren 12an COP21aren bukaerako mobilizazio ekintzetan parte hartu dute. Horrela fiteago sartu dira dinamika militantean.
C. – Bizi-n sartu naiz defendatzen dituen gaiak hunkitzen bainaute. Gehiago nahi nuen ikasi eta beste batzurekin aitzinatu. Pentsatzen nuen garrantzitsua zela ene desmartxa ez bakarrik emaitea.
T : – Nik erabaki dut mugimenduan sartzea zerbait egin nahi bainuen COP-aren karietara. Abenduaren 11tik 13raino Parisera joan naiz, «Quartier Génial» delakoan, bolondres gisa osoki murgilduz. Enetzat alimaleko suertea izan da horrelako abentura batean parte hartzeko parada ukaitea. Ahalbidetu dit biziki fite integratzeko parada. Alabainan, ez da errexa kide berri batendako bere lekua atxemaitea esperimentatua den elkarte honetan.
C : – Ez naiz ekintzailea, pixka bat galdua nintzen. Ez nakien sobera zer eginen nuen. COP-aren denboran ene parte xumea egin ahal izan dut. Eta ikustea «Quartier Génial» delako 200 bolondresak antolatzen, lan egiten, elkarrekin ildo beretik joaiten, etorkizunari begira lasaigarri zait.
Dec 17 2015