Bizi! borroka eta garaipenen metaketa da, beraz biharko munduarentzako itxaropena!
Bizi!k defenditzen dituen asmoetatik hurbil sentitzen naiz 10-15 urte hauetan, baina iduritzen zitzaidan eguneroko ekintzak eta hurbilekoak sentsibilizatzeko xedea ez zirela aski. Inpotentzia sentimendua banuen, eta batzuetan «estralurtarra» izatearen sentsazioa, anitzen ezaxolakeriaren aitzinean … Pixkanaka sartu nintzen Bizi! elkartean. Ekitaldi batzuetara joaten nintzen, bloga jarraitzen nuen… koordinaketaren bilkura batetara joan arte. Lasaitua izan nintzen, ni bezalako beste batzuk bazirela ikusi nuelarik, «doi bat eskuzabalak» sistemaren aurka borrokatu nahi zutenak…
Bizi!n ekitea, ene ideia propioekin adostasunean izatea da eta beraz, nihaurekin, frustragarria gertatzen bazait ere gehiago eskaintzeko ahalik ez ukaitea. Bizi! borroka eta garaipenen metaketa da, beraz biharko munduarentzako itxaropena!
Gaur egun, “Bizi Larrun” tokiko taldean ari naiz eta Ekintza taldean bertan «erreferente». Ekintzen estrategiak maite ditut, bortizkeriarik gabeko desobedientzia zibileko ekintzak eta usu irrigarriak direnak. Bestalde, euskara ikasten ari naiz naturala zaidalako hemengo hizkuntza erabiltzea bizitzeko eta ekiteko. Badakit euskararik gabe ez dudala ene burua arras euskalduntzat aldarrikatzen ahal. Eta Bizin euskara ikastearen beharra azpimarratzen jarraitu behar dela uste dut.