Potreta; Mélody 26 urte, Hazparne

«Bizi!n militantzian arizaiteak baieztatzen dit aldaketak eguneroko bizian gauzatzen direla, arlo guzietan eta lurralde guzietan» »

Barnekaldeko Bizi!ko kide naiz. Tokiko Talde horrekin Alternatiba Garazi, alternatiben herrixka antolatzen dugu, eta horren bidez hainbat pertsona ezberdin eta engaiatuak topatzen ditut. Bizi!n militantzian arizaiteak baieztatzen dit aldaketak eguneroko bizian gauzatzen direla, arlo guzietan eta lurralde guzietan.

Bizi!ko kide naiz duela urte bat. Kidetza hori, ainitzetan gertatzen den bezala, topaketa ezberdinen fruitua izan da. Hala ere Bizi!ren baloreek, umorez beteriko bortxa-gabeko ekintzek eta mugimenduaren ekintza eremu nagusiak (lehenbizik tokiko maila hurbilekoa da baina maila globala ere konduan hartzen du) mugimendura erakarri naute.
Barnekaldeko Bizi!n engaiatua naiz, Ipar Euskal Herri barnekaldeko Bizi!ren tokiko talde berri bat da, Donibane Garazin urriaren 10 eta 11n iraganen den Alternatiba alternatiben herrixkaren antolaketa lanetan buru belarri sartua dena. Ber maneran, Baionan iragaiten diren Bizi!ren koordinaketak jarraitzen ditut, lan talde ezberdinen lanen aintzinatzeari buruz informatua egoiteko, eta behar den orduan bolondres gisa ene laguntza eskaintzeko. Beren eguneroko bizian engaiatuak diren hainbat pertsonekin gauzen progresiboki aldatzeko militatzen dut. Bizi!k ber helburuak partekatzen dituzten pertsona ezberdinak biltzen ditu.
Denbora elgarrekin pasatzeak, informazioen trukatzeak, elgar laguntzeak afitxa prestaketa edo banderola egiteko tailerretan edo ekitaldi ezberdinen muntaketa eta desmuntaketa momentoetan, ekitaldi haundien antolatzearen hobeki ulertzeko parada eman didate.
Bizi!n dudan militantziak ere parada emaiten dit euskararen gehiago erabiltzerat, eta hori preziagarria da.
Ororen buru,Bizi!n militantzian arizaiteak baieztatzen dit aldaketak eguneroko bizian gauzatzen direla, arlo guzietan eta lurralde guzietan. Horren adierazgarri argienak tokiko taldeak dira edo lan talde tematiko ezberdinak.
Melody_Korrika