Gai garrantzitsu bat jorratu irri eginaraziz, atzarrarazi oldarkortasunik gabe… Bizi!-n behar nuen hura atzeman dut!
Bizi!-n sartu naiz bi hilabete bere sortzearen ondotik, 2009an. Ingurumenaz axolatzen zen elkarte erne bat bilatzen nuen.Facebook-en, Birjinaren arrokaren bideoa ikusi eta sobera maitatu dut! Horrelako manera gai garrantzitsu baten jorratzeko irri eginaraziz, atzarrarazi oldarkortasunik gabe, behar nuen hura atzemana nuen!
Hastapenean gutti ginen, aldi berean lan-ildo guztietan ginen. Gero, beste jende batzu juntatu zaizkigu eta eginbeharrak partikatu ditugu. Hondakin eta kontsumo arduratsua taldea hautatu dut. Sortu berri dugu objektuen prestatze sistema bat, prestatze ekologikoak partikular solidarioen artean, PEPS delakoa. Koordinaketako kidea naiz ere eta gatzamartxa taldeari eskukaldiak emaiten dizkiot, honek klimaren aldeko nazioarteko estrategia lantzen du.
Baionara heldu nintzenean, ingurumenari buruzko ikasketak eginik eta hondakinen kudeantzan lan eginez jadanik gai ainitzetan sensibilizatua nintzen. Bainan beste ainitzetan ez nintzen biziki ona, hala nola ene elikatzeko eta beztitzeko kontsumoaren gainean. Topaketa batzuren bidez ene kontzientzi hartzea aldatu da. Hala lagundu dut delako AMAP bat (Baserri Laborantza Atxikitzeko Elkartea) eraikitzen, Ezpeletan. Gustatzen zaidana da, guztiok ez dugula praktikatze heina berbera, batzuk bertutezkoak dira beren ibilmoldean eta besteak guttiago bainan urraska kanbiatzen dira.