Potreta: Gene – 46 urte -Urdiñarbe

« Nahi nuke nere heinean zerbait egin. Nahi nuke nere alabaren etorkizuna sanoa izan dadin. »

Duela bi urte, Baionan Bizi! bilkuretan parte hartzen zuten lagun batzuek deliberatu zuten Xiberoan dinamika berdintsua sorraraztea. Hemen ere badira gauzak egiteko, beste errealitate bat badugu. Haien segidan, Bizi! Xiberoa taldean sartu nintzen.

Inkesta bat antolatu genuen ikusteko konkretuki zer egiten ahal genuen eta horen ondorioz, erabaki genuen bizikleta bide bat sorraraztea Maulen eta Maule inguruan. Herriko Etxeekin bildu gira eta bizikletaren besta antolatu dugu, irailaren 24an. Arrakastatsua izan da. Orain, herriko etxeekin, herri elkargoarekin eta turismo bulegoarekin, bizikleta bide hori gauzatzeko lan egiten dugu. Ikusten da nahikeria eta beharra badela. Euskalduna naiz eta laborari haurra. Ikusten dut natura pozoinatua dela eta badela zerbait egiteko, horren inguruan. Klima aldaketa hori beldurgarria da, nahi nuke nere heinean zerbait egin. Hamar urteko neska baten ama naiz. Nahi nuke haren etorkizuna sanoa izan dadin, edo sanoago bederen.

Ados sentitzen naiz Biziko xedeekin. Bilkurak eramateko manera preziatzen dut, demokrazia hori, denen errespetua. Bi eguneko koordinaketa bilkuran parte hartu dut eta ikusi dut ideia ainitz hartzen zirela, ez dut ikusi baztertua izan den ideiarik. Pertsonaren berezitasunak zinez baloratuak dira eta emazte gisa ikusten dut parekotasuna askotan aipatua dela eta nunbait balorizatua. Ongi da.img_0002