Xerkatzen dudana, justuki, Biziren ikusmoldearen araberakoa da, gauzak denen esku ezartzea
Bizi barnekaldean sartu naiz, duela bi urte eta Alternatiba Garazi antolatu dugu. Biziki interesgarria izan da Alternatiba hori sortzea, jendea ekarraraztea, Euskal Herritik eta beste nunbaitetik.
Laboraria naiz. Laborarien munduan, bada lan bat egiteko. Ez da beti errex ideia berriak ekartzea. Aldiz, Bizi!n ideiak kausitzen ditut. Eta xerkatzen dudana, justuki, Biziren ikusmoldearen araberakoa da, gauzak denen esku ezartzea. Hor ene tokia badudala sentitzen dut. Bizi!n irekiak dira, ez dute inor jujatzen. Bakoitzak bere ekarpena egiten du. Ainitz gauza ikasi dut, adibidez bortizkeriarik gabe nola gauzak konpontzen ahal diren; eta hori egokitzen dakot edozoin ofiziori, izan laborari, izan langile. Gogoa dut segitzeko izpiritu hori hemen zabaltzen, maila guztietan: euskara, laborantza, lana. Bizi!n, gehienak hiritarrak dira: aberatsa da ikustea hiritarren beharra zer den. Zubi hori behar da eraiki, esperientziak partekatuz.
Ardiak baditut, biologikoan. Gasna egiten dut eta bildotsak saltzen ditut, publizitaterik gabe. Nola ez dudan kantitate handirik egiten… ageri da biologikoa denen esku posible dela. Denbora hartu behar da baina enetzat balio du. Gainera ohartzen naiz, azken 15 urte horietan, urtetik urtera, klima aldatzen ari dela, bero handiagoak badira eta bortuetan, jendeak zuhaina gero eta gutiago egiten du… Beraz hori nahi nuke erran: biologikoan, kantitate ttipiarekin, jendea bizitzen ahal da.