Nahiz eta egoera politikoaren ezagutzea iluna izan, Bizi!k animatzen nau etsipena saihesteko eta ekiteko.
Sortzez hemengoa, Parisen 7 urtez bizi izan naiz kartzelan diren pertsonekin sozial arloko langile gisa arizanez. Duela urte bat berriz itzuli naiz herrirat Baionako Bestetako kanpaina baten karietara ezagutu nuen eta internetez segitzen nuen Bizi!n sartzeko xedearekin. Gaur egun, parte hartzen dut, besteak beste Auzolan lan taldean. Bizi!ren arlo sozialeko gaiak (lan legearen kontrako borroka bereziki) tratatzen dituen lan taldean. Bestalde parte hartzen dut Bizi!k gaur egun daraman barne ausnarketan. Bizi!n baitan dudan engaiamendua enetzat baitezpadakoa da bai herritar gisa zeren gure esku hartu behar ditugu hainbat erronka eta nahiz eta egoera politikoaren ezagutzea iluna izan, Bizi!k animatzen nau etsipena saihesteko eta ekiteko. Mugimendu hortan ene bizitza profesionalean ere erabiltzen ahal dituztan tresnak topatzen ditut. Bizi!k laguntzen nau ene lehentasunen berrikusten.
Bestalde, Bagoaz kolektiboan ere ari naiz. Kolektibo horrek preso eta iheslari politikoen eskubideen errespetuaren alde lan egiten du bai eta bake prozesuaren alde. Pundu amankomunak atxemaiten ditut hortan Bizi!rekin. Konbentzimendu azkarrak, kultura militante bat, eskubideen, askatasunen eta denen aldeko justiziaren errespetua.
Gaur egun, ene bizilagunarekin eta lagunekin, migranteen gaiak gaitu gehienik hunkitzen, eta bereziki Nicolas Hulot-ren «Migranteekin, non ote pasa da gure jendetasuna» artikuluaren irakurketatik landa…