Bizi!rekin, ikasi dut nola ingurumenari doakion problematika eta problematika soziala lotuak diren.
Ez dakit hain zuzen noiztik Bizi!kidea naizen. Hastapenetik segitu nituen urrundik egiten zituzten ekintzak bainan ez nintzen Bizikidea. Egun batean, Bizikide lagun batek deitu nau eta erran dit Baionako Intermarchen ekintza bat bazela eta hara joaiteko. Momentu honetatik goiti, gero eta gehiago parte hartu dut Biziko gertakarietan, adibidez, Txirribogan lan egiten nuen Baionako bestetan. Ekintza batzuetan parte hartu dut ere, bankuen kontra. Intermarché-ko ekintza ainitz gustatu zitzaidan arazo errealak aitzinera ematen dituelako (Igandeko lana salatzeko), baina beti umorearen bidez. Hori da garrantzitsuena, Bizi! beti ari da umore moduan baina egiazko arazoak salatuz.
Limara joan naiz abenduan, han, Cop 20 segitu dugu beste Bizikide batekin. Biziki interesgarria zen nahiz eta herriek ez dituzten beren engaiamenduak atxiki. Esperientzia aberatsa eta ona zen, mundu osoko militanteak ezagutu baititugu. Haiekin eta gure esperiantziarekin, hurrengo Copa prestatzen ahalko dugu.
Lehen, ez nintzen hain interesatua ekologiaren problematikaz. Banekien inportantea zela gure usaiak aldatzea, bainan ez gehiagorik. Eta gero, Bizi!rekin, ikasi dut nola ingurumenari doakion problematika eta problematika soziala lotuak diren. Gero eta gehiago, nire usaiak aldatzen ari naiz, bizikleta gehiago hartuz, birziklatuz, kasu eginez nire janariari, nola prestatzen dudan, zer erosten dudan…