«Bizi!-n, gaitzeko gaitasun berriak lortu ditut, orain elkartearen zerbitzura ematen ditudanak.»
Bizi!-n naiz 2009 bukaeraz geroztik. Kopenhageko COP aitzineko eta orduko ekintzen hedabideetako aipamenek zidaten inplikatzeko gogoa eman. Herra nuen, duela 10 urte zegoen sistemaren kontrako errabia nuen eta orain berdin egungoarekin. Zerbait egin nahi nuen. Bizi!-k ekintza zehatzak proposatzen zituen, zuzeneko ekintza bortizkeriarik gabekoak eta desobedienteak, eta hori nuen xerkatzen.
Bizi-k gauza asko aldatu du ene bizian, emeki emeki inplikatu bainaiz, gaur «toperaino» izateraino (behar bada gehiegi, zailtasunak baititut beste zerbaiten egiteko…). Ene aldetik ekarri ditudanak:astia, ene «igaiteko» gaitasunak ekintza batzuetan, ene jakintzak informatikan… Baina bereziki gaitzeko gaitasun berriak lortu ditut eta gaur egun partekatzen ditut. Mementoan Bizi! elkartearen koordinatzaile orokorra naiz. Erran nahi du elkartearen baitan gertatzen denaren ikuspegi osoa ukan behar dudala, koordinaketako kideen lanaren osotasunarena ere bai. Taldea animatzen eta bakoitzaren lana segitzen saiatzen naiz.
Bizi!-ri esker, Euskal Herriaren beste ikuspegi bat ezagutu dut, soilik frantses hiztunen artean egon banintz izanen zenaren bestelakoa. Horrek dit euskara ikasteko gogoa eman.