Laurent, 39 urte, Baiona

«Bizi!-n parte hartzeak parada eman dit naizenarekin oraino egokiago senditzen!»

Bizi!n sartu naiz 2014an. Ene gogoetak nahi nituen gauzatu, eta bertan engaiatuak ziren militanteetaz hurbil senditzen nintzen. Horrek ahalbidetu dit naizenarekin oraino egokiago senditzea. Ekitaldi ezberdinen arloan logistikaz arduratzen naiz, bereziki Alternatiba dinamikaren inguruan. Ene burua engaiatu nahi dudan arloaren hautatzeak, bai eta ere beste arlo batzutan ere noiztenka arizaiteak parada eman dit azken finean ene gaitasunen molde libreago eta hobean erabiltzea. Gertakari bakoitza ezberdina da, ez da errutina sentsaziorik. Elkartearen arlo ezberdinek zernahi gaitasun galdegiten dituzte, bakoitzak bere tokia aurkitzen ahal du! Bizi!rekin ikasi dut helburu eskuragarriak finkatuak direlarik, kanpainak garaipenarekin bururatzen direla eta elgarrekin erakutsi dugu tokiko elkarte ttipi batek ere multinazional baten gain eragina ukaiten ahal duela. Gaur Emmaüs Lescar Pau-ko kide bilakatzen naiz, ber-ziklatzeari buruz ahal bezainbat ikasteko eta bertan beharretan diren jende ezberdinei harrera egiteko duten ezohizko gaitasunaz ikasteko (ene kasuan, xantza dut kide bilakatzea hautu bat da eta), bertan ekartzen ahal dudana ekartzeko. Enetzat, hautu hori arras osagarria da militante biziarekin, nahiz eta fisikoki ez naizen hain presente izanen, Bizi! Boy izaiten jarraitzen dut!

Laurent