Laguntzaile

Heldu den urriaren 6an, igandearekin Baionan iraganen den ALTERNATIBA, Alternatiben herrixkaren edizio berriaren ahal bezain ongi antolatzeko, laguntzaile anitz bilatzen ari gara.

Laguntzaileen-Alternatiba-6.10

Laguntza guziak ongi etorriak dira, lehenago, gertakariaren bitartean edo ondoren. Bete beharreko postuak anitzak eta desberdinak dira: zerbitzua, sukaldea, haurren xokoaren antolaketa, informazio standen atxikitzea, mantentze teknikoa, instalazio edota desmuntatzea, dekorazioa, “MacGyver edo hegalariak” taldea, e.a.. Laguntzaileei dagokienez, oraindanik beharrezkoa zaigu heien ekarpena baita urte osoan zehar ere, 2013ko urriko azken prestaketa garai arte.

Horra zergatik abiatzen dugun deialdi hau egun : eskertuko dizuegu egun hori arrakastatsua izan dadin lagun gaitzazuen, zuen izena emanez hemen laguntzaile gisa. Milesker ere zuen inguruan aipatzeagatik, zuen lagunei eta gai honek, planetaren etorkizunak eta gizarte justuago eta iraunkorragoaren eraikitzek hunkitzen dituela dakizuen jendeei.

pdf-icon_small