Klimaren aldeko martxa

Larunbata honetan, maiatzaren 25ean, arratsaldez,  Bizi! Barnekalde, Avenir Garazi Baigorri eta Irabia elkarteek deiturik, Klimaren aldeko Martxa aldarrikatzaile eta pedagogikoa iraganen da Donibane Garazi aldean.

Gure eskualdean mugikortasunaren arloan “dena autoz” egitearen ordezko alternatiben aldarrikatzeko eta azpimarratzeko topaketa hau deneri idekia!

Ahatsako Herriko Etxetik 13:30etan “Txirrindiraultza” abiatuko da, nahasmendu klimatikoaren saihesteko,  “+1,5 graduko” goititzearen petik egoiteko hemen ere, hitzetik ekintzetara pasatzeko tenorea dela eta paradak badirela azpimarratuko du.

15:30etan, Donibane Garaziko Herriko Etxean, oinez, txirrindulaz, patinetez, irristailuz, etab. elkarretaratze berezia iraganen  “Klima: hitzetatik ekintzara! Une autre mobilité : ici et maintenant !” lemapean Klimaren aldeko Martxari abiatzea emanen duena.

Beraz, ez duda, animatu eta martxan parte hartu behereko xehetasunak lagun :